2011-06-30

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: GARRATZTASUNA (IBU)

Orain arte garagardo mota desberdinei buruz jardun gara, bakoitzaren ezaugarriak azalduz. Hauen artean, garagardoaren garratztasuna aipatu da. Gaurkoan, garratztasunaren inguruan arituko gara.

Garagardo batek duen garratztasuna, hau ekoiztean gehitutako lupulu mota eta kantitatearen araberakoa da, lupulua baita garratztasuna ematen dion lehengaia.

Garratztasun hau zenbatekoa den adierazteko, IBU izeneko neurria erabiltzen da. Neurri hau eskala internazionalekoa da, eta izena ingelesetik datorkio, "International Biterness Unit". Garratztasuna ez da normalean garagardo botila batean agertzen, enpresa desberdinek beraien web orrietan edo aldizkari espezializatuetan emanik horren berri.

Hurrengo irudian, garagardo mota desberdinen garratztasunak ikusi daitezke:

Garagardo mota desberdinen garratztasun taula

Garratztasuna zenbat eta handiagoa izan, gero eta IBU gehiago izango ditu garagardoak.

2011-06-28

HISTORIA (V): I. mendea

Plinio historialariak eta Virgilio poetak Europako biztanleak nola "ura eta garagarra erabiliz eginiko edari batekin mozkortzen ziren" komentatu zuten mende honetan. Galiarrek cerevisia bezala ezagutzen zuten edari hau eta hispaniarrek ceria edo delia bezala.


Aurreko atala:
K.A 250 eta 133 urte bitartean...

2011-06-27

SAILKAPENA: GARAGARDO TRAPISTAK (I. atala)

Garagardo mota hau ekoizteko baimena duten garagardo fabrikak 7 dira: Belgikako 6 monasterio eta holandako 1. Garagardo mota hau benetako trapista bezala identifikatzeko, argazkian ageri den logo bat edukitzea beharrezkoa da.



Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: Garagardoaren araberakoa.

Malta: Frantziako edo Belgikako malta erabiltzeaz gain, azukrea ere gehitzen da egosketan.

Kolorea: Kolore oso desberdineko garagardoak aurki ditzakegu.

Alkohol edukia: % 6 - 12 tartean, garagardoaren arabera.

Orain dela 800 urte erabiltzen zituzten errezeta berberak jarraitzen dituzte garagardo mota hauek egiteko. Oso aromatikoak izan ohi dira gargardo hauek, fruitu usainak oso nabariak izanik. 




 WESTVLETEREN, ACHEL, ORVAL, ROCHEFORT ,  WESTMALLE, CHIMAY eta KONINGSHOEVEN dira garagardo trapista ekoizleak.




Garagardo talde honen berezitasuna dela eta, gehiago hitz egingo da hurrengo egunetan:

Garagardo trapistak (II. atala)

2011-06-23

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Krep-ak

Duela bi aste etxean egindako errezeta batekin natorkizue. Oso erraza eta ona da!

Zailtasuna: Erraza

Osagaiak: 

   - 250 gr. irin.
   - 3 arraultza gorringo.
   - 25 cl. esne.
   - 25 cl. garagardo.
   - 3 arraultza txuringo.
   - Gurina
   - Gatza
   - Azukrea

Prestatzeko behar den denbora: 20 minutu inguru (ordu bat itxaron behar da)


Prestaketa:

Irina, arraultzaren gorringoak, garagardoa eta esnea ontzi batean nahasten dira. Arraultzaren txuringoak nahastu nata antzeko zerbait lortu arte eta gatza bota, ontzira ere gehituko da ondoren.

Ondo nahasiko dugu dena eta ondoren ordubete itxarongo dugu. Denbora hau pasa ondoren, gutxinaka masa-likido hau goilarakadaka zartagian frijitzen joango gara.

Gurina eta azukrea jarriko diogu jan aurretik eta kitto. Horrela jatea dugu hau edo barnekaldean guk nahi ditugun osagaiak jarriz.


Aurreko errezetak:
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner...
Perretxikoak

2011-06-22

GARAGARDOA EKOIZTEN: Beratze prozesua

Oraingoan, ekoizpen prozesuan ehoketa ondoren datorren prozesuari buruz egingo dugu: Beratze prozesua.

Ekoizpen prozesua

Etapa honetan malta txigortua urarekin nahasten da, nahasketa hau tenperatura desberdinetaz pasaz, helburua maltak duen azukre erreserba uretan disolbatu eta muztio gozo bat lortzea izanik.  Hau lortzeko, garagardo ekoizleak malteatze prozesuan hasitako erreakzio biokimiko batzuk eman daitezen lan egingo du.

Horretarako, maltak dituen entzima batzuetaz baliatuko da. Maltak entzima mota desberdinak ditu, eta hauek izango dira maltaren almidoia molekula txikiagoetan moztu (legamiak hartzi ditzakeen molekulak) eta uretan disolbatzen lagunduko dituztenak. Enzima talde bakoitzak tenperatura eta pH optimo batzuetan egiten du lana.

Garagardo ekoizleak, malta eta uraren nahasketa hau tenperatura desberdinetatik pasaeraziko du entzima talde bakoitzari tenperatura egokienak eskainiz.

Kobrezko beratze kupela. Colonian, Alemaniako garagardotegi batean.

Maltaren kalitatearen arabera, eta lortu nahi den garagardo motaren arabera, garagardogileak "denbora-tenperatura" grafika bat edo beste jarraituko du.

Beratze prozesuak 90-120 minutu inguru irauten ditu, 40ºC baino tenperatura altuagoan hasiz, eta 78 ºC-ko tenperaturaraino iritsiz. 50, 60 eta 70 ºC inguruan, denbora batez mantentzen da nahasketa, entzima desberdinek lan egin dezaten.

2011-06-20

GARAGARDOA OTORDUETAN (III): Txerri haragia eta garagardoa

Txerri haragiak koipe eduki altua du eta hori dela eta, ahoa haragiaren koipe xafla fin batez estalia gelditzen da. Garagardoak ezin hobeto garbitzen du ahoan sortzen den koipe xaflatxo hau bere usain bereizgarriak mantenduz.  


Zihurraski, hori dela eta dago Europa osoan hain hedatua txerri haragia garagardoarekin batera jatea. Haragi koipetsu eta oso zapore suabedun honek, garagardo mota batzuk eskaintzen duten zapore suabea eta alkohol eduki baxua behar izaten du, Lager edo Pilsen motako garagardoak oso egokiak izanik.

Era berean, txerri haragi ketua, oso egokia da garagardoarekin batera jateko.

Aurreko ataletan:
Arkumea eta garagardoa
Garagardoa eta haragia

2011-06-17

KILKENNY IRISH BEER

Aurreko astean irlandako Ale gorriak ikusi genituen eta gaurkoan talde honetako garagardo marka konkretu bat aurkeztuko dugu.

Kilkenny Ale gorria
Jatorria: Kilkenny, Irlanda

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Malta: Garagar malta eta garagar malta txigortu portzentai bat.

Lupulua: 29 IBU-ko garratztasuna lortzen da gehitutako lupuluarekin.

Kolorea: Gorrixka, 27 EBC lortuz.

Alkohol edukia: % 4,3 bolumenean.


Garratztasun ertaineko Ale gorria, usainen artean, ogi txigortuarena nabarmentzen da, duen malta txigortua dela eta. Karamelu antzeko usainak ere nabari daitezke.

Barriletan zerbitzatzen denean, nitrogenoa da erabiltzen den gasa, oso apar krematsu bat sortuz, CO2-az botatzen diren garagardoekin konparatuz.

2011-06-16

SAILKAPENA: BOCK GARAGARDOAK

Bock izenak zihurrenik Einbeck hiriburuko Einbeck garagardo fabrikan du jatorria, Alemania iparraldean, garagardo mota honen sorterria.

Hasiera batean azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat zen, garagar eta gari maltak nahastuz eginikoa, gaur egun ordea oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo taldeen barnean dago.

 
Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 16 - 17

Malta: Urteko lehen garagar eta gari uztak erabiltzen dira malta egiteko, eta ondoren malta hau garagardoa egiteko (garagardoa neguan ekoizteko)

Samuel Adams
Kolorea: 8 - 13 edo 45 - 100 EBC

Alkohol edukia: % 6 - 7,5  tartean.

Sasoiko gargardo bat izan ohi da eta bere konposaketa aldakorra izan daiteke:

   - Maiatzeko "Bock"-a argiagoa, garratzagoa eta gorputz gutxiagokoa da.

   - Neguko "Bock"-a aldiz, ilunagoa, gorputz gehiagokoa eta ez hain garratza da.

Azkar zahartzeko harriskua dute garagardo mota hauek.

2011-06-14

HISTORIA (IV): K.A. 250 eta K.A. 133 urte bitartean

K.A. 250. urtean garagardoa Galia osoan zehar hedatzen da, eta hau edateko edukiontzi bezala, upel formakoak erabiltzen hasten dira. Edukiontzi hauek, hobekuntza batzuk jasanda, mendeetan zehar erabiliak izan dira.

K.a. bigarren mendean, iparraldeko tropelek Delfos inbaditu ondoren, Posidonio-k honako hau idazten du: "Zorua belar lehorrez estali ondoren, garagar ardoa edaten dute eta egurrezko mahai txiki batzuetan ikaragarrizko festak antolatzen dituzte".

K.a 133. urtean, erromatarrek Numancia-n (Soria) eginiko setioari buruz idatzitako testuetan celia izeneko edari bati buruz hitz egiten da.


Aurreko atala:
K.a. 440. urtea...

2011-06-13

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Legatz-solomoa garagardoarekin

Zailtasuna: Ertaina

Errezeta hau prestatzeko behar diren osagaiak:

   -  200 gr. inguruko 4 legatz solomo
   - 50 gr. gurin
   - 2 goilarakada olio
   - 3 tipula
   - 100 gr. irin
   - 50 cl. Pilsner estiloko garagardo
   - Goilarakada bat haragi salda
   - Gatza eta piper-beltza

Prestatzeko behar den denbora: 45 minutu inguru. 

Legatz-solomoak


Prestaketa:

Lehendabizi tipula zurituko da eta xafletan moztu, 20 gr. gurin jarriko da sutan berotzen eta tipula gehituko zaio, kolorea hartzen duen arte itxaroten. Garagardoa gehituko da sua oso suabe mantenduz, garagardoak ez irakiteaz arduratuko gara.

Haragi salda gehituko diogu ondoren eta gainontzeko gurina ere zati txikitan botako dugu, gatza eta piper-beltza ere  gehituz. Ondoren, beste bi tipulak zuritu eta xafletan moztu ondoren irinean bustiko ditugu, eta olioatan frijituko ditugu. Bero mantendu.

Legatz solomoak plantxan egin, aurretik olioaz margotuz eta 3-5 minutu alde bakoitza mantenduz.

Legatz solomoak zerbitzean, tipula askorekin gainean egin eta saltsarekin lagunduz. Oso bero zerbitzatu.

Zorte on!

Azkeneko errezetak:                                             Hurrengo errezeta:         
Txahalki albondigak Franziskaner...                    Krep-ak garagardoarekin
Perretxikoak

2011-06-11

GARAGARDOA EKOIZTEN: Ehoketa

Joan den astean garagardoaren ekoizpen prozesua modu orokorrean azaldu genuen eta gaur prozesu hortako lehen pausoari buruz hitz egingo dugu: Ehoketa.



Ehoketaren helburua, malta aleen tamaina txikitzea da,    urarekiko gainazal-kontaktua haundituz eta maltan dauden osagaien disoluzio erreakzioak lagunduz.

Ehoketaren bitartez lortuko den aleen tamaina honako faktoreetan oinarritzen da:
Mailu errota bertikala

   - Maltaren kalitatea
   - Ordezkoak erabili ezkero, hauen % eta ordezko mota
   - Irgazpenean erabilzen den makinaria mota
   - Beratze prozesu mota


Maltomat errota


Ehoketa mota desberdinak aurki ditzakegu:

   - Ehoketa lehorra
   - Ehoketa hezea
   - Ehoketa oso fina
   ...


Maltomat errota barrutik

2011-06-08

SAILKAPENA: IRLANDAKO ALE GORRIAK

Irlandan ekoizten den Ale garagardo estilo batetaz jardungo gara oraingoan. Argi dago, ez dela irlandako garagardo mota ezagunena, beti Stout edo Porter-en itzalean egon baita, baina ezagutzeak pena merezi du.

 Gaur egun nahiko harrakasta handia izaten ari da estatu batuetan.


Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,4 -15,2 ºP artean, garagardoaren arabera

Malta: Pilsen malta % handiena eta txigortutako garagarra  (kolorea ematen diona). Artoa, arroza edo azukrea ere izan ditzake.

Lupulua:  Gehitutako lupuluarekin 22-38 IBU-ko garratztasuna lortzen da.

Kolorea: Gorrixka. 22- 36 EBC

Alkohol edukia: % 4 - 6  tartean.

Garagardo gorri bat da, malta kutsua eta zapore nahiko gozoa du, garratztasuna nahiko baxua da.

Smithwick's Irlandako Ale gorria
                Marka ezagunak:
                         
                   - Great Lakes Conway Irish Ale (6.5%)  
                   - Kilkenny Irish Beer
                   - O’Hara Irish Red Ale
                   - Smithwick Irish Ale,
                   - Beamish Red Ale
                   - Caffrey’s Irish Ale
      

2011-06-07

GARAGARDOA OTORDUETAN (II): Arkumea eta garagardoa

"Garagardoa otorduetan" ataleko aurreko aldian, garagardoa eta haragiaz orokorrean aritu ginen. Gaur, garagardoa eta arkumearen inguruko informazioa emango da.

Garagardoa eta arkumearen inguruan ez dago iritzi bateraturik adituen artean. Hala ere, prestatzeko eraren arabera, garagardo bat edo beste aukeratzean ados daude aditu gehienak.

Arkumea espezia asko erabiliz prestatua izan bada, oso aukera ona izango da garagardoarekin batera jatea.

...


Arkumeak haragi koipetsu eta zapore oso berezikoa du, gehitzen zaizkion edozein saltsa edo usainei gainentzen zaiena.

Haragia bildotsarena izan ezkero, lager motako garagardo bat izango litzateke aukera onena.

2011-06-06

PILSNER URQUELL

Joan den astean aurkeztu genituen Pilsen taldeko garagardoak. Bi azpitalde bereiziz :

  - Bohemian Pilsen garagardo txekiarrak

  - Alemaniar erako Pilsen-ak

PILSEN URQUELL garagardoa Bohemian Pilsen bat da.

Pilsner Urquell garagardoa

Jatorria: Pilsen, Txekiar errepublika


Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Malta: Moravia eta Bohemia (Txekiar errepublika) herrietako garagarraz eginiko malta erabiltzen da. 

Lupulua: Saaz lupulua, 40 IBU-ko garratztasuna lortuz.

Kolorea: Argia.

Alkohol edukia: % 4,4 bolumenean.

Pilsen alemaniarrekin konparatuta, malta zapore handiagoa du garagardo honek, Bohemian Pilsen garagardoek izan ohi duten bezala.

Lupulu eta espezia usainak nabariak dira, pilsen garagardo bat izateko, nahiko aromatikoa egiten dutenak. 

Pilsen alemaniarrak baino garratzagoa da.

2011-06-03

HISTORIA (III): K.A. 884 eta K.A. 440 urteak

K.A. 884 urtea

Asurbinapal  Asiria-ko erregeak, bere herria potentzia handi batean bilakatzen du eta Kalah-n jauregi bat eraikitzen du presoen eskulana erabiliz. Jauregi hau 7000 pertsonekin eginiko afari batekin inauguratu zen. Festak 10 egun iraun zituen eta garagardo ugari edan zen.

Asurbinapal ehizean



K.A. 440 urtea

Herodoto greko famatuak, Zythos egiptoarren edariari buruz idatzi zuen bere kroniketan (77. atala, 2. liburuan). Edari hau nola edaten zuten komentatzen du eta baita gaixotasun batzuen aurka eta eskorpioiaren ziztadaren aurka sendagarri bezala gomendatzen zen.

Jenofonte-k ere Anabasis liburuan armeniarrek garagardoarekin zuten harremanaz  hitz egiten du.

Teofastro grekoak, K.A. 300. urteko "Landareen historia" liburuan grekoek kontsumitzen zuten Zythos egipziarrari buruz idatzi zuen.

2011-06-01

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Txahalki albondigak Franziskaner Dunkel garagardo erara

Errezeta hau prestatzeko honako osagaiak behar dira:

   - 500 gr. haragi xehetu
   - 200 gr. tipula
   - Intxaur muscata
   - 5 cl. ozpin
   - 25 cl. Franziskaner Dunkel (Garizko garagardo ilun bat da hau)
   - Gatza eta piperbeltza
   - Irina

Franziskaner Hefe-Weissbier Dunkel



Prestatzeko behar den denbora: 40 bat minutu gutxi gora behera.

Zailtasuna: Ertaina

Prestaketa: Txahalkiarekin albondigak egin eta irineztatu. Ondoren, zartagian frijitu. Tipula ere frijitu eta lapikoan jarriko da. Albondigak lapikora gehitu eta hau guztia garagardo eta urez estali (garagardo eta ur kopuru berbera erabiliz). Intxaur moscata eta ozpina gehitu, eta gatza eta piperbeltza bota. 20 minutu inguruz egosten utziko da.

Zorte on!


Azkeneko errezeta:                                                  Hurrengo errezeta:
Perretxikoak garagardo erara                                Legatz-solomoa