2011-11-30

EDALONTZIAK (VII): "Beer Stein" edalontzia

"Beer Stein" edalontziak "Stein" alemaniar hitzean du jatorria, garai batean erabiltzen ziren zeramikazko edalontziengatik.

Gaur egun, edalontzi mota hau material desberdinez ekoiztua izan daiteke: estainuz, zilarrez, egurrez, portzelanaz, lokatzez edota kristalez.

Beer Stein edalontzia

Normalean goiko aldean (argazkian ikus daitekeen bezala) tapa antzeko bat izaten du. Tapa hau XIV. mendean eman zen izurri beltza zela eta jarri zen, kutsatutako zomorroak garagardora sartzea ekiditeko. 




Ikusi ditugun beste edalontzi batzuk:
Snifter edalontzia
Willybecher edalontzia
Nonick Imperial pint edalontzia
Tulipa edalontzia
Pilsner edalontzia 
Garizko garagardo edalontzia

2011-11-29

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Pepino zopa hotza garagardoaz, Finlandiar erara

Gaurkoan zopa hotz baten errezeta batekin natorkizue. Prestatzeko oso erraza da, eta ez da denbora asko behar.

Zailtasuna: Oso erreza (eta azkar prestatzen dena)
Fraîche krema, President Marka

Osagaiak (2 pertsonentzat): 
         -  Garagardo botila bat 33cl.
         -  Creme fraîche (President Markarena adibidez),  garagardoaren proportzio berean.
         - Zuritutako 2 pepino
         - Gatza (goilarakada txiki bat)  
         - Piperbeltza (ehotu berria den goilarakada txiki baten laurdena)


Prestaketa:

Gutxinaka garagardoa kremara bota ondo nahastuz. Pepinoa kubo txikitan moztuko dugu eta gatza eta piperbeltzarekin batera krema eta garagardoaren nahasketara gehitu. 

Dena ongi nahastu eta pixkanaka frogatu gatza eta piperbeltz gehiago bota behar den jakitek. 

Zopa hau oso hotza zerbitzatzen da, eta kontutan hartu garagardoa dela eta, alkohola edukiko duela. 



Aurreko errezetak:
Dip frantsez ogitartekoa
Garagardo bizkotxoa
Ganba albardatuak
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner...
Perretxikoak

2011-11-25

Garagardo alemaniarren dastaketaren hurrengo eguna

Kaixo guztioi... atzo arratsaldean garagardo alemaniarren dastaketa bat izan nuen Madrilen dagoen garagardo espezializatuen denda batean, "Cervezorama Delicatessen Beer Shop", eta bertan bizitakoa zuekin partekatu nahi dut gaurkoan.

20.00-etan hasi ginen, eta dastaketa honetarako, 5 garagardo desberdin aukeratu nituen:

                    - Koloniako "Sunner Kölsch" garagardoa
                    - Munich inguruko "Weihenstephaner Weissbier" (garizkoa)
                    - "Andechs Bock" (Bock estiloa)
                    - "Anderlecht Rauchbier" (garagardo ketua)
                    - Calvin's Negra (garagardo beltza)

Sünner Kölsch garagardoa

Alemanian garagardoak duen garrantzia zein den azaldu nuen hasieran, ondoren eskualde desberdinetan dauden garagardo mota desberdinak zein diren ikusi eta dastatu genituen garagardoei buruz informazio zehatzagoa eman nien dastaketara gerturatu zirenei.

Gargardoa dastatzerako orduan zein pausu jarraitu behar diren eta kontutan hartu behar diren gauzak ere azaldu ziren.

Bi ordu eta erdi iraun zituen dastaketak, eta bertan parte hartu zuten 10 pertsonek oso jarrera ona eta parte hartzailea izan zuten.

Hurrengo astelehenean beste garagardo alemaniarren dastaketa bat daukat toki berean, eta asteazkenean belgikako garagardoena Madrilgo "Plaza España-ko" taberna batetan... Emango dizuet baita belgikako dastaketaren berri hurrengo astean.

Beno, ostirala da iada eta asteburu oso ona opa dizuet!!

2011-11-24

TABERNAK: Delirium Café (Bruselas, Belgika)

Delirium Café, garagardozale guztiek ametstutako tokia, leku berean hain garagardo aukera desberdina eskaintzen duen beste tabernarik ez dago. Garagardoa gustoko baduzu eta erabakiak hartzea zaila suertatzen bazaizu, hobe bertara ez inguratzea. 

Tabernako sarrera
Bruselas-en erdi erdian kokatua dago, "Grand Palace" izeneko plazatik 100 metrotara. 

Helbidea: Impasse de la Fidélité 4A


Garagardo marka desberdinen iragarkiz betea dago eta egurrezko kupelak ere ikusi daitezke. Orain dela bi urte egon nintzen han eta harrigarria dela esan behar da.

3 pisu ditu, eta pisu bakoitzean grifoko garagardo   desberdinak dastatzeko aukera dago. Botila eta   grifoko 2000 garagardo aukeran guztira!

2004. urtean  (Urte honetako Urtarrilak 9an zenbatu   zituzten garagardoak) Munduko Guinnes Errekorra  irabazi zuen, garagardo desberdin gehien  dituen leku bezala.

Tabernako beste irudi bat



Goiko pisuan garagardoez gozatzen


Whisky, Vodka, Tekila, Ginebra etab. bezalako edariak ere edateko aukera dago. Ginebraren kasuan adibidez, fruitu eta txokolate zaporekoak dituzte.




Beste taberna batzuk:
Zumarraga, Gipuzkoan- HUTS TABERNA
Iruña,Nafarroan - MANNEKEN BEER
Madrilen - THE WALL
Beasainen, Gipuzkoan - XUBER PUB

2011-11-23

SAILKAPENA: INGALATERRAKO PALE-ALE GARAGARDOAK

Ingalaterran iraultza industriala iritsi zen arte ekoizten ziren garagardo guztiak  ilunak izan ohi ziren. Ordutik aurrera argiagoak ziren PALE ALE izeneko garagardoak ekoziten hasi ziren, anbar kolorekoak zehatzago esanda.


Burton Upon Trent inguruan, ipar Ingalaterran eta Ingalaterra erdialdean oso hedatua dago garagardo mota hau. Botilan zerbitzatu ohi da, eta ez kupeletan.

London Pride Pale Ale garagardoa
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  11 ºP

Malta: Garagar malta argi eta txigortua erabiltzen dira.

Kolorea: 15-30 EBC , kobre-anbar kolorea.

Alkohol edukia: % 4-5 bitartean .

Lupulua: 20-25 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin.


Garagardo hau ekoizteko Karbonato kaltziko asko duen ura erabiltzen da, garagardoaren lehortasun sentsazioa handitzen duena. Zapore metaliko pixka bat nabari dezakegu garagardo honetan, malta argi eta txigortuen usain eta zaporeak ere garagardo honen bereizgarri izanik.

2011-11-21

BITXIKERIAK: Antartikako ura erabiliz ekoizturiko garagardoa

Australian dagoen Nail Brewing garagardo enpresak Antartikako ura erabiliz ekoiztutako 30 botila jarri zituen salmentan, "Nail Ale Antartic" izenarekin.


Nail Ale Antartic garagardoa


 Garagardo enpresa honen sortzailearen anaia "Sea Shepard" erakundearen kide bat da. Erakunde honek ozeanoetako animalien (izurdeak, baleak...) defentsan ekintza desberdinak egiten ditu, eta erakunde honi laguntza ekonomikoa eskaintzeko asmotan ekoiztu zituen Neil Brewing enpresak 30 garagardo botila hauek.

Botila hauen salmenta enkante baten bitartez egin zen, saldu zen lehenengo botilagatik 800 dolar ordaindu zirelarik.

2011-11-18

ACHEL TRAPPIST "Blond"

Orain dela aste batzuk nere lagun garagardozale amorratua den Fonte Madrilera etorri zen bisitan eta  berekin batera garagardo desberdin ugari ekarri zizkidan. Gaur edan dudan garagardoari buruz hitz egingo dizuet oraingoan, Achel Trappist "Blond" garagardoari buruz:

Garagardo hau belgikako garagardo trapista bat da. Etiketako  "Authentic Trappist Product" logoak benetako garagardo trapista bezala identifikatzen du. 80 urtez garagardoa ekoiztu gabe egon ondoren, 1998. urtean hasi ziren berriz Abadia honetako monjeak garagardoa ekoizten. 

Achel Trappist Blond garagardoa.

  
Jatorria: San Benediktoko Abadia (Achel, Belgika)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 18,2 ºP  

Malta: Garagar malta erabiltzen da. Honetaz gain, azukre txuria ere erabiltzen da.

Lupulua: 30 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Hori-urre kolorea.

Alkohol edukia: % 8 bolumenean.

Westmalle-ko legamia erabiltzen da hartzidurarako eta botilan ematen den hartzidura dela eta, garagardoaren arretasuna oso nabaria da.

Platano usainak nabari daitezke, eta baita metal usain pixka bat ere. Garagardoa edatean, alkohol eta fruitu zaporeak dira nagusi. Gorputz ertaina duela esan daiteke, eta karboniko eduki nahiko handia du.

ESKERRIK ASKO FONTE! ;-)



º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.

Jatorrizko dentsitatea:
Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.

2011-11-17

HISTORIA (XII): XII. Mendea (I. Zatia)

XII.mendean hasi zen hedatzen lupuluaren erabilera garagardoaren ekoizpenean. Ordurarte, "Gruyt" izeneko nahasketa bat erabili ohi zen, belar utsaintsu desberdinez osatua. Hauen artean txortaloa (Mentha pulegium), asentsio-belarra (Artemisia absintium) eta erromeroa (Rosmarinus officinalis) daude.

Lupulu konoak

1160. urtean hurrengo esaldia idatzi zuen Santa Hildegarda Abadesak bere Phisica-n:

"Lupuluaren garratztasunak edarien hartzidura harriskutsu batzu ekiditen ditu,  eta edariak denbora luzeago irautea ahalbidetzen du"


Aurreko atalean:

2011-11-16

BERRIAK: VII. Garagardo festa (Jarauta kalea, IRUÑA)

Iruñako peña desberdinek antolatuta, larunbat honetan (Azaroak 19) VII. garagardo festa egingo da. Ekitaldi honen antolatzaileak honakoak dira: Peña Aldapa, Peña Alegria de Iruña, Peña Los de Bronce, Iruña Taldea Euskal Dantzari Elkartea, Peña La Jarana, Peña Oberena y Peña La Única.

Ordua: 19:30 - 02:00

Non: Jarauta kalea (IRUÑA)


Peña bakoitzean eskainiko diren garagardoak:
      
 Aldapa:                               Alegría de Iruña:             Los de Bronce: 
  • Affligem Dubbel            - Affligem Tripel                               - Grimbergen triple
  • Murphy's                             - Duff                                         -  Hoegaarden Witbier
  • Löwerbräu                      - Lucifer                                        - Naparbier Dunkel 

Iruña Taldea Euskal Dantzari Elkartea:                    La Jarana:
  • Naparbier Rubia                                                                          - Cubanero      
  • Moretti                                                                                          - Franziskaner                    
  • Paulaner Salvator                                                                       - Judas    

Peña Oberena:                                                     La Única:
  • Ak Damm                                                                      - Leffe Bruin
  • Guinness                                                                       - Paulaner Munchen
  • Weiss Damm                                                                 - St. Bernardus Tripel

Prezioa: 7 garagardoen bonoak       12 €
              Garagardoa bonorik gabe  2,5€
   

Jatekoa:
  
Bazkaria Los de Bronce, menua oraindik konfirmatzekotan dago (Prezioa: 20 euro) 

Saltxitxa ogitartekoak: 21.30-tik aurrera hurrengo peñetan:
                                         Aldapa, Alegria de Iruña, Bronce, Jarana y Oberena

Hau guztia gutxi balitz, Brigada Improductiva taldearen kontzertua antolatu da  20:00 etan EL BRONCE peñan.

2011-11-15

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: GORPUTZA

Garagardo baten gorputza, hau ahoan sartzean sortzen digun "loditasun" sentsazioa da, hau da, zein "arin" edo "dentsoa" nabaritzen dugun garagardoa. 

Gorputza sailkatzeko 3 hitz erabili ohi dira: Arina, ertaina eta betea.


Esnea hartuko dugu adibide bezala. Esne gaingabetua ahoan sartu eta bertan denboratxo bat mantendu. Zein "dentsitate" sentsazio dakarkizuen pentsatu. Ondoren gauza bera egin esne erdigaingabetu eta esne osoarekin. 
 
Kasu honetan, esne erdigaingabetuak gorputz arina, esne erdigaingabetuak gorputz ertaina eta esne osoak gorputz betea edukiko lituzkete.   

Garagardo mota bakoitzak gorputz jakin bat izango du. Gorputzean eragina duten sustantziak hurrengoak dira: Proteinak, azukrea, aparra, CO2-a, betaglukanoak eta alkohola.

2011-11-14

GARAGARDOA OTORDUETAN: Itsaskiak eta garagardoa

Egunon guztioi! Gaur Itsaskiei eta garagardoei buruz hitz egingo dugu.

Itsaskiak zapore indartsu eta usain sarkorreko elikagaiak dira, aldi berean ere nahiko  delikatuak direnak. Gainera, ahoan nahiko zapore iraunkorrak uzten dituzte.


Garagardo argiak oso aukera ona dira mota honetako elikagaiekin batera kontsumitzeko, zapore eta usain hauek guztiz errespetatzen baitituzte.

Itsaskia espezia askodun saltsa batekin prestatu ezkero, gorputz gehiago eta alkohol kopuru handiagoko garagardoak aukeratuko ditugu, garratztasuna handiegia izan gabe.

Itsaskiak jateko orduan, garagardoa edaten al duzue? Horrela bada, zein garagardo mota?

Astelehen ona opa dizuet!


Aurreko ataletan:

Arraultzak eta garagardoa
Behi eta idi haragia eta garagardoa
Entsaladak eta garagardoa
Janari japoniarra eta garagardoa

Arraina eta garagardoa

Txerri haragia eta garagardoa

Arkumea eta garagardoa

Garagardoa eta haragia

2011-11-11

LUPULU MOTAK: HERSBRUCKER lupulua

Aste honetan garagardo errezeta bat diseinatzen aritu naiz eta errezeta honetan erabiliko den lupulua zuei aurkeztea erabaki dut, Hersbrucker lupulua hain zuzen ere.
 
Lupulu honen ekoizpena asko igo da azken urte hauetan, egun 5900 Ha-ko azarela erabiltzen delarik barietate honekin lan egiteko. 
 
Honen usaina ona eta oso ona bezala katalogatua dago. 
 
Hersbrücker lupulu hostoa eta konoa.
Jatorria: Alemanian, Hersbruck eskualdea.

Mota: Usaina emateko erabili ohi da gehienbat.
 
Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Weizen Bock (garizko Bock-a), Lager, Pilsner eta garizko garagardoetan.

Ezaugarriak: Usain atsegina, suabe eta ertaina bitartean.



Ikusitako beste lupulu batzuk:
Tettnanger
Saaz
Perle

2011-11-09

BITXIKERIAK: 2 litro garagardo poltsan mesedez!

Gaur Txina aldera goaz, bertan garagardoa ontziratu gabe erosten duen jendea dago. Bai, irakurri duzuen bezala, ez botila, ez garagardo-lata... erabiltzen dutena 2,3,4.... litrotako poltsak dira! 

Poltsa hauetatik trebezia handiarekin botatzen omen dute garagardoa edalontzietara. Tenperatura eta aparra etxera iritsi arte bakarrik mantendu ahal dituzte.



Garagardoa Tsingtao garagardo enpresarena izan ohi da eta Qingdao hiriko biztaleen artean nahiko ohikoa da garagardoa horrela erostea.

2011-11-07

HEINEKEN ETA LOGO BERRIA

Holandako Heineken multinazionalak logo berri bat sortzea erabaki du eta VBAT diseinu enpresak iada aurkeztu du.

Hurrengo lerroetan logoaren diseinuaren nondik norakoen azalpen batzuk dituzue:

"Dinamismoa, sormena eta konfindantza bezalako kontzeptuak bildu nahi ziren, enpresaren ekintza desberdinak nahiz bere kolaboratzaileak mugitzen dituena. 

Lehenengo eta azkeneko letrek kurbatura txiki bat ageri dute, identitate bisual berriari pertsonalitatea ematen diotena. Heineken hitza letra larriz edo maiuskulaz idatzia dago, izar estilizatu gorri bat "H" letraren gainean duelarik, enpresaren espiritu eta energia adierazi nahian".


Zer iruditzen zaizue logo berria? Eta beraren azalpena?

2011-11-04

BERRIAK: Garagardo festa Irungo Uranzu pilotalekuan

Irungo Bidasoa Kirol Elkarteak garagardo festa edo feria antolatu du asteburu honetarako (azaroak 4, 5 eta 6). Zazpi garagardo desberdin edateko aukera izango da, honetaz gain, janaria ere egongo da.

Ordutegia: Ostirala      18:00 - 01:00
                    Larunbata  13:00 - 01:00
                    Igandea      12.00 - 20:00

Non: Jukal Kalea 1 (Uranzu kiroldeagia, IRUN)
             

    Eskainiko diren garagardoak:

       - Paulaner original                           - Maes
       - Paulaner weissbier (garizkoa)       - Guinness original
       - Affligem                                          - Buckler (alkoholik gabekoa)
       - Murphy's

            Prezioa: 4 euro (pitxarrak euro 1)


      Eskainiko den janaria:

      - Ukondoa ( 13 euro)
      - Saltxitxak (2 saltxitxa handi 7 euro)
       - Oilaskoa (12 euro)

 Asteburu honetan Bidasoak etxean jolasten duenez, gaur eta bihar sarrerak erosteko aukera izango da.

Mila esker Mila! Ondo pasa eta zorte on!

2011-11-03

GARAGARDOA EKOIZTEN: Muztio hozketa

Trub-aren banantzearen ondorengo pausua garagardo ekoizpen prozesuan muztioaren hozketa da. Une honetan muztioa 90 ºC inguruan egongo da, eta hurrengo pausua hartzidura egingo duen legamia gehitzea izango denez, beharrezkoa izango da tenperatura hau legamiak onartzen duen batetaraino jaistea.

 
Hozketa hau xaflazko bero trukatzaile baten bitartez egin ohi da. Honek elkarren ondoan eta egitura itxi bat osatzen duten xafla ugari ditu, non muztioa 90 ºC tan sartzen den eta ur hotzarekin baina zuzeneko kontaturik izan gabe (ur hotzak xaflaren pareta baten aldean dago eta muztioa beste aldean) hozten dena.


Xaflazko bero trukatzailea (Kolonia, Alemania)   


 Muztioa hartzidura ontzietara 10 ºC inguruan joango da oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoen kasuan eta 18ºC inguruan azaleko hartziduraz ekoizturikoen kasuan.

2011-11-01

GARAGARDOA NOLA BOTA

Gaurkoa "Garagardo Ahotsa" blog-eko 100. post-a da! Hori aprobetxatuz, blog honetako lehenengo bideoa jartzea erabaki dut. Asmoa, noizbehinka gai desberdinei buruzko bideo laburrak egitea da, blogari beste kutxu bat emanez.

 

 Egun ona izan!