Larunbat honetan garagardo dastaketa bat egin nuen Madrilgo "Plaza España" ondoan dagoen History tabernan. 14 pertsonek hartu zuten parte, eta hauen artean Bilboko neska bat eta guzti zegoen, Amagoia!
Garagardoaren
ekoizpen prozesua azaldu nuen hasieran, l
ehengaien deskribapentxo bat ere eginez. Ondoren, azaleko eta oineko hartziduraz ekoizten diren garagardoen berezitasunak eta desberdintasunak zein diren ikusi eta garagardoaren dastaketan zein pausu jarraitu behar genituen ere ikasi zuten.
Bost izan ziren (denak
azaleko hartziduraz ezkoizturikoak) dastatu genituen garagardoak: Brooklyn IPA, Palm, Tripel Karmeliet, Delirium Nocturnum eta St. Bernardus Pater 6.
Lehenengoa
Brooklyn (E.E.B.B) garagardotegiaren
Indian Pale Ale estiloko % 6,9 alkohol bolumenean duen garagardo bat da,
hotzean eginiko lupulatzea dela eta, piñu eta zitriko antzeko usainak dituena. Oso garratza den garagardo bat da hau.
Palm garagardoa Palm (Belgika) garagardotegiak ekoizten duen % 5,4 alkohol bolumenean duen anbar koloreko garagardo suabe bat da. Fruitu, malta eta karamelu usainak nabari dira. Oso garratztasun gutxiko garagardoa.
Tripel Karmeliet garagardoa 1679. urtean asmaturiko errezeta bat jarraituz ekoizten den urre koloreko Pale Ale indartsu bat da (% 8,5 alkohol bolumenean). Garagardo honen berezitasunetako bat, 3 zereal erabiliz ekoizten dela da: garagar malta, garia eta oloa.
Delirium Nocturnum 1999. urtean kaleratu zuten (Delirium Tremens garagardoaren 10. urteurrena ospatzeko) Ale ilun indartsu bat da (% 8,5 bolumenean). Moka, txokolate eta karamelu usainak nabari daitezke besteak beste.
St. Bernardus Pater 6 Belgikako % 6,7 alkohol bolumenean duen Brown Ale garagardo bat da. Malta gozo, karamelu eta hur usainak aurki ditzakegu.
Brooklyn IPA garagardoa izan zen 4-5 pertsonei gehien gustatu zitzaien garagardoa, besteei ordea ez zitzaien garagardo hau gustatu. IPA estiloko garagardoekin hau gertatu ohi da, gustuko duzu edo batere ez zaizu gustatzen. Palm garagardoak harrera ona izan zuen hain garagardo indartsuak gustatzen ez zitzaizkienen artean, eta Tripel Karmeliet-ek ere orokorrean harrera ona izan zuen.