Garagardoa, garagar maltaz eginiko muztioaren hartzidura alkoholiko baten bitartez lorturiko edaria da. Hartzidura hau eman dadin, erabilitako legamia ekoizleak aukeratutakoa izango da. Muztioa, garagar maltaz gain, almidoia duen beste lehengai batzuk erabiliz egiteko aukera dago (Artoa, arroza...). Muztio honi lupulua gehitu eta egosketa bat jasango du.
Garagardo bat 1516ko Alemaniar legea jarraituz ekoiztua izan bada, erabil daitezkeen lehengaiak 4 bakarrik dira:
- Edateko ura
- Malta (Garagar edo gariarena)
- Lupulua
- Legamia (Muztioa hartzitzen duen mikroorganismoa)
Garagardo natural ekoizle askok, lege hau jarraitzen dute, inolako gehigarririk erabili gabe, era berean ez da ez arto ez arrozik erabiltzen.
Garagardo enpresa askok, artoa eta arroza erabiltzen dute proportzio batean maltarekin batera, almidoi iturri bezala. Enpresaren filosofiaren arabera, hau produktuari berezitasun bat emateko, edo ekoizpena merkeagotzeko erabiltzen da.
Garagar malta |
Lupulua |
Legamia |
Hartzidura |
No comments:
Post a Comment