2012-02-29

OSTIRALEAN EDANDAKOAK

Joan den ostiralean garagardo mota desberdin ugari dituen taberna batetan sartzeko aukera izan nuen. Ez zen aurretik erabakitako gauza bat izan. Madril ondoan dagoen hiri batetan nengoen eta bertako antzokian antzerki antzelan bat ikusi ondoren zerbait hartzeko intentzioarekin sartu ginen taberna honetara.

Sartu bezain laster bi ezusteko oso atseginekin topatu nintzen. Lehenengoa, taberna horretan 50 garagardo desberdin baino gehiago zeudela jakitea, eta bigarrena, zuzeneko kontzertu bat zegoela jakitea. 

Garagardo karta hartu eta begirada bat bota nion... Belgikako garagardo trapistak, garagardo alemaniar ugari, Lambic garagardoak, Stout garagardoa, artisau garagardoak etab. luze bat zegon aukeran! 

Grifoko "Te Deum" ilun bat hartu nuen lehendabizi. Ondoren, enpresa bereko garagardo beltza aukeratu nuen (botilan) , garagardo beltzen oso zalea naiz eta, baina zoritxarrez, iraungitze data baina bi hilabete zaharragoa zen. Kamareroari honen berri eman eta inolako arazorik gabe beste garagardo bat aukeratzeko esan zidan (hozkailuan zituen garagardoak zakarrontzira botaz). Schneider Weisse enpresaren "Meine Hopfen-Weizen" ("Nire garizko-lupulu garagardoa") garagardoa aukeratu nuen. 8,2% alkoholdun garizko garagardo bat, lupulu usaintsu askoz ekoizten dena, eta garagardoari bere izena eta izana ematen diona. Ikaragarri ona!! Ondoren Chimay garagardo trapista bat elkarbanatu nuen.

Gaua aurrera zioan eta teorian hiri honetan bertan eginiko artisau garagardo bat eskatu nuen. "Cerveza de ...." jartzen zuen, baina niri harraroa egiten zitzaidan hiri horretan ez baitago garagardo fabrikarik. Etiketaren letra txikia irakurri nuenean suposatzen nuena aurkitu nuen, beste artisau garagardo ekoizle txiki batek eginiko garagardo bat zen, baina bertako jendeak gehiago erostekotan,  bertakoa bezala aurkezten dutena. Nire burura bi galdera etorri zitzaizkidan: Horrelakorik aurkitu ezkero, zer pentsatuko luke bezeroak? Zilegi irudituko al litzaioke?

Kontzertua iada bukaera aldera iristear zegoen eta beste garagardo bat eskatzera joan nintzen, oraingoan Kolonian askotan edandako Kölsch bat eskatu nuen, aspaldian edan gabe bainengoen. Zoritxarrez, honen iraungitze-data ere duela bi hilabete pasa zen. Ez galdetu zergaitik, baina ez nintzen  bigarren aldiz garagardoa aldatzeko eskatzeko gai izan... Nire zentzuak hain fin ez zeudenez garagardoa edateko gai eta guzti izan nintzen. 

Hainbeste garagardo desberdin edukitzeak hori izaten du batzuetan, jendeak maiztasun batekin eskatu ezean, garagardo mota batzuk hortxe gelditzen dira eta tabernariak konturatzen ez badira, horrelako egoerak aurki ditzakegu. 

Hortaz badakizue, garagardo mota desberdinak eskaintzen dituen taberna batetara sartu ezkero, normalean edaten ez dituzuen garagardoak eskatu, eta horrela hauei irteera ematen lagunduko diegu! ;-)


2012-02-28

Zozketarako zenbakiak

Jarraian dituzue zozketarako partaide bakoitzari dagozkion zenbakien zerrenda:

- (00-01-02) Aines Arizmendi 
- (03-04-05) Juankar Sanz
- (06-07-08) Joseba Irazabal
- (09-10-11) Itsaso Biain
- (12-13-14) Izaskun Saenz de Santamaría
- (15-16-17) Marta Sanz
- (18-19-20) Eneko Oiarbide
- (21-22-23) Ander Intxaurrondo
- (24-25-26) Julen Irizar
- (27-28-29) Maite Alonso
- (30-31-32) Joseba Txefo
- (33-34-35) Txapato Jr.
- (36-37-38) Lorea Lorelai
- (39-40-41) Aitor Zabala
- (42-43-44) Ion Etxebarria
- (45-46-47) Lore Etxeberria
- (48-49-50) Iñigo Irureta
- (51-52-53) Javi Lazpita
- (54-55-56) Carlos Guerra
- (57-58-59) Aito Llucia
- (60-61-62) Lander Ugarte
- (63-64-65) Manex Ezeiza
- (66-67-68) Beñat Birasuegi
- (69-70-71) Joseba Karrikiri
- (72-73-74) Maite Maitetxu
- (75-76-77) Lau Rita
- (78-79-80) Mariana Wini
- (81-82-83) Zigor Aretxabala
- (84-85-86) Vier Weissbier
- (87-88-89) Jon Etxeandia
- (90-91-92) Julen Mujika
- (93-94-95) Ishikawa

Gogoratu, Ostegunean (Martxoak 1) ONCE-ko zozketan irabazle suertatzen den zenbakiaren azken 2 zifrek erabakiko dutela Garagardo Ahotsa blogeko zozketaren irabazlea nor den.

Zorte on!

2012-02-27

IKUSI IRRATIA!

Mikel Alvarezek GITB-n egiten duen Ikusi Irratia! programako bideoa duzue hurrengoa. Saio honetan Goierri inguruko pertsona desberdinak gonbidatzen ditu Mikelek gai desberdinen inguruan hitz egiteko. 


Blogaren eta garagardoaren inguruan jarduteko aukera izan genuen.

Mila esker Mikel berriz ere! 

2012-02-23

ZOZKETA: Datak eta aukeran izango diren garagardoak

Otsailak 27a izango da 6 garagardo irabazi ahal izateko zozketan parte hartzeko azken eguna. Horretarako, Facebook-en jarri genuen galderari erantzun eta gure Facebookeko orrian "Atsegin dut" klikatzea besterik ez duzuela egin behar gogorarazten dizuegu.

Otsailak 28an, zozketan parte hartuko duzuen guztioi dagozkizuen zenbakien zerrenda emango da jakitera blogean.

Martxoak 1ean (osteguna) ospatuko den ONCE-ko loterian irtetzen den azkeneko zifrek erabakiko dute nork irabaziko dituen zozketan geneuzkan 6 garagardoak.

Irabazleak aukeran edukiko dituen garagardoak honakoak dira:

  1.- PILSNER URQUELL (Horia, Pilsner estiloa)

  2.- LIBERTY ALE (E.E.B.B.-tako azaleko hartziduraz ekoizturikoa)

 3.- LEFT HAND BREWING MILK STOUT  (Milk Stout beltza, ez da Nitro bertsioa, bertsio zaharra da)

  4.-  GUINNESS (Stout beltza)

  5.- WEIHENSTEPHANER WEIZEN (Garizkoa)

  6.- FRANZISKANER (Garizkoa)

  7.- SCHLENKERLA RAUCHBIER (Garagardo ketua)

  8.- ALTBIER (Düsseldorf inguruko garagardo iluna)

  9.- CHIMAY URDINA (Belgikako garagardo trapista)

 10.- BROOKLYN BROWN ALE

 11.- LINDEMANS KRIEK (gerezi zaporeko Lambic garagardoa)


Jakingo al zenukete iada zein 6 garagardo aukeratu irabazle suertatu ezkero? 

2012-02-22

LUPULU MOTAK: Northern Brewer

Ingalaterran du jatorria lupulu mota honek, lupulu Amerikar eta Ingeles baten arteko hibridoa izanik. Gaur egun, Ingalaterran, Alemanian, Belgikan eta Estatu Batuetan ekoizten da.

Lupulu barietate berriak hibridazioz sortzeko erabiltzen da askotan.

Northern Brewer hosto eta konoa


Jatorria: Ingalaterra (1934).

Mota: Garratztasuna emateko erabilia.
 
Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Alemaniako Lager, garagardo ketua eta ingalaterrako "Ale" ilunak egiteko aproposa.

Ezaugarriak: Zurezko usain suabea, menta tonuak ere gainentzen direlarik. 
 
Lupulu honen errendimendua hektareako gutxitu egin da azken urteotan. 

Ikusitako beste lupulu batzuk:
Styrian Golding
Hersbrucker
Tettnanger
Saaz

Perle

2012-02-21

GARAGARDOA DESKRIBATZEN: Ahoko sentsazioa

Garagardo baten zaporean eragina duen hirugarren zentzua ahoko sentsazioa da. Ezaugarri sentsorial batzuk ez dira ez gustu ez usain, gure minaren errezeptoreen bitartez sentitzen ditugun ezaugarriak baizik. 

Alkalinitatea, astringentzia eta karbonatazioa bezalako ezaugarriak modu honetan senti ditzakegu, nerbio trigemikoaren bidez hain zuzen ere. Mingainaren azpikaldean bereizten da gehienbat sentsazio hau.


Zentzu honek modu praktikoan duen eragina nolabait ikusi ahal izateko frogatxo bat egin dezakezue. Edari karbonatatu bat hartu eta edalontzi batean jarri. Mingainaren punta bertan sartu eta denboratxo bat egon horrela. Hasieran mina nabarituko duzue, duen CO2arengatik, baina denbora pasa ahala "lokartu" egiten da mingaina eta minarekiko nolabaiteko erresistentzia bat sortzen da.

Ahoko sentsazioa 3 ezaugarri desberdin aztertuz deskribatu daiteke: Karbonatazioa, gorputza, hondar-sentsazioa.

2012-02-20

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Neguko entsalada epela Chimay garagardoarekin

Chimay garagardo enpresak bere web orrian beraien garagardo gorria eta  Chimay Grand Cru gazta erabiliz proposatzen duten errezeta bat da gaurkoa:

Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (4 pertsonentzat): 
         - 300 gr. leka finak (egosiak)
         - 300 gr. txanpinoi
         - 300 gr. Chimay Grand Cru gazta (edo antzeko beste gazta bat)
         - 200 gr. baba (egosiak)
         - 200 gr. patata (egosi eta zuritutakoak)  
         - 100 gr. gurin 
         - 10 cl Chimay Gorri garagardo. 
         - 4 Frankfurter saltxitxa (zati txikitan moztua) 
         - Piperbeltza eta gatza 
Prestaketa:
Txanpinoiak laminatan moztu eta egositako lekak, patata eta babekin batera zartagia batean gurinaz berotu. Ondoren garagardoa gehitu eta pixka bat itxaron alkohola lurrutzen joan dadin. Gazta eta saltxitxa puskak gehituko ditugu ondoren, gatza eta piperbeltzaz onduz.



Informazio iturria: Chimay




Aurreko errezetak:
Aza garagardoarekin
Pepino zopa hotza...

Dip frantsez ogitartekoa

Garagardo bizkotxoa

Ganba albardatuak
 
...

2012-02-16

KONTSUMO EZ ARDURATSU BATEN ARRISKUAK

Orain dela hilabete batzuk garagardoaren kontsumo arduratsu batek osasunari ekar diezaiokeen onurei buruz hitz egin genuen. Nahiz eta denok "dakigun" alkoholaren kontsumo ez arduratsu batek gure osasunean eta inguruko pertsonengan efektu negatiboak izan ditzakeela, blog honetan honen inguruko informazioa irakurri ahal izatea ezinbestekoa dela iruditu zait.

Alkoholarekin arazoak dituen jendea ez da gutxi, eta estatistikak hotzak izan arren, zenbakien atzean pertsonak daudela ezin ahaztuko dugu, gai honi dion garrantzia emanez, eta honen inguruan eztabaida sortuz. Bai norberak zein gure ingurukoekin. 

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera,  Europako hiltze tasan eragina duen bigarren arrisku faktore handiena da alkohola. Hau gehienbat alkoholaren ondorioz emandako traumatismoei zor zaie: Kotxe istripu, biolentzia kasu eta suizidioei.   

Modu arriskutsu batean edatearen ezaugarrietako bat gehiegizko edate gertaera bat ematea da, hau 60 gr. alkohol pururen kontsumo baliokide bat izatea bezala deskribatzen delarik. %5 alkohol bolumenean duen garagardo botila batek 15 gr. alkohol puru inguru ditu.

Kontsumo ez arduratsu batek hurrengo arazoak sortu edo hauek pairatzeko arriskua handitu dezake:


  - Bihotzekoak pairatzeko arriskua handitu (Gizon eta emakumeen kasuan)

  - Diabetesa pairatzeko arriskua handitu

  - Minbizi mota batzuk pairatzeko arriskua handitu

  - Pankreatisa (Alkohol kontsumo kronikoak)

  - Psoriasisa, gutxienez emakumeen artean.


Garagardoaz gozatzeko aukera hoberena, modu arduratsu batean edatea da eta ahal izan ezkero, janariarekin batera.

2012-02-15

GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura (Ontzi zilindrokonikoetan)

"Garagardoa ekoizten"-eko aurreko atal batetan hartzidura emateko bi teknologia desberdin bereizi ditzakegula esan zen (modu orokorrean eta Lambic garagardoak egiteko erabiltzen den hartzidura mota alde batera utzita): Ontzi irekietan eta ontzi zilindrokonikoetan. 

Gaurkoan, bigarrenari buruz arituko gara.


Garagardogintza sektorean hartzidura emateko gehien zabaldua dagoen teknologia da ontzi zilindrikoena, eta honetaz gain,  iada teknologi egokiena dela onartua dago unibertsalki. Nathanen diseinu baten garapen zuzena da ontzi zilindrokonikoaren diseinua.

Ontzi mota hauek normalean altzairu erdoilgaitza eta karbonoaz estalitako altzairuzkoak dira.
Hartzidura prozesuan beroa sortzen denez, zona desberdinez osaturiko hozketa sistema bat izaten dute:

     Ontzi zilindrokonikoak
 - Zati konikoan: Hozketa sistema bat derrigorrezkoa da tenperatura erregulatu ahal izateko.
   
- Zati zilindrikoan: Bat, bi, hiru edo zona gehiagoz osaturiko hozketa sistema.

Propilengikola kontzetrazio jakin batetan izan ohi da erabiltzen den errefrigerantea.

Teknologia mota honen abantaila batzuk ontzi irekiekin alderatuz hurrengoak lirateke:

 - Legamia berrerabili ahal izateko bilketaren erraztea.
 - Lan operazioen flexibilitate eta bizkortasun handiagoa.
 - Garagardo galera gutxiago eta oxigeno disolbaketa txikiagoa.
 - Garbiketa errazten da eta CIP bidezko garbiketa ahalbidetzen du.
 - Tenperaturaren erregulazio eta automatizazio on bat egiteko aukera.
 - etab.

Azken finean, teknologia mota honekin lan kostuak gutxitu eta garagardoaren kalitatea bermatzen da.

2012-02-14

GARAGARDO BEROA ETA EZTIA, HOTZERIAREN AURKA

Alemanian asko dira hotzeriari aurka egiteko garagardo beroa eta eztia gomendatzen duten aiton-amonak. Azken egun hauek benetan hotzak izan direnez, lagungarri suerta dakizuekeen erremedio bat dakarkizuet.

Prestaketa: Garagardo botila bat hartu eta lapiko batean garagardoa berotzen jarri, egosten utzi gabe. Behin garagardoa berotuta, 2-3 goilarakada ezti gehitu dizkiogu eta gutxinaka edaten joango gara. 


Ohera sartzeko asmoa dugunean hartu behar da, lotara joan baino lehen. Garagardoak duen alkoholak lo egiten laguntzen du eta eztiak eztula arintzen du. Gainera, garagardo beroak gauean zehar gehiago izerditzen laguntzen du, gorputzari hotzeriri aurre egiten laguntzen diona. 

Ez pentsa garagardo hotz baten antzeko zaporea duenik, egia esan, nahiko zapore "txarra" duela esan daiteke, baina hotzeriaren sintoma leunen aurka egiteko modu ona izan daiteke. Argi dago hau ez dela umeei ematea gomendatzen, duen alkohol edukiagatik, eta sukarra edo benetako gaizkiegona sumatu ezkero, medikuarekin harremanetan jartzea izango litzateke hoberena.


2012-02-13

HISTORIA (XIV): XIII.mende bukaera eta XIV. mendea

1270. urtean Marco Polok Txinan zehar bidaiatzen du eta bertan ikusi duen "vinum de riso" edariari buruz hitz egiten du bere kroniketan, herrialde honetan arroza erabiliz ekoizten zuten garagardoari buruz alegia.

XIV. mendean garagardoaren kontsumoak handia izaten jarraitzen du, idazle handiek honen inguruan idatzi dituzten testu eta liburuetako informazioak hori horrela dela pentsatzera ematen du gutxienez. Bocaccio idazleak (1353) adibidez behin baino gehiagotan egiten ditu garagardoarekiko erreferentziak bere idatzietan.


Aurreko atalean:

2012-02-09

BITXIKERIAK: Hirugiarrezko garagardoa!

Gaur egun dagoen garagardo mota desberdinen aukera ikaragarrizkoa da, baina batek iada garagardo ekoizleen imajinazioak nolabait tope egin duela uste duenean, hortxe agertzen da norbait orain arte ikusi ez den zerbaitekin: HIRUGIARREZKO GARAGARDOA!


Garagardo hau kaleratu duen enpresa Newport (E.E.B.B) hirian kokatua dagoen Rogue garagardo lantegia da. 1988. urtean sortu zen eta 40 garagardo desberdin inguru ekoizten dituzte. Voodoo Doghnut gozo enpresarekin batera egin du lan Rogue-k produktu hau diseñatzeko.

Hirugiarrezko garagardoa, "Brown Ale" bat da eta honako ezaugarriak ditu:

Malta: Malta mota desberdinak erabiltzen dira, horien artean, gerezi egurra eta pago egurra erretzean sortzen den kearekin lehorturiko 2 malta mota erabiltzen dira.  

HIRUGIARRA: Garagardo hau berezia egiten duen lehengaia da, eta sagarrondoaren egurra erretzean sortzen den kearekin lortzen dute hirugiarra.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura 

Jatorrizko dentsitatea: 14 ºP inguruan.

Lupulua: 30 IBUko garratztasuna.

Kolorea: Marroixka.


Garagardo honen beste lehengai bat astigar siropea da (hortik datorkio izenaren zati bat garagardo honi "Maple"). 750 ml-ko arrosa koloreko botiletan kaleratu dute.

Zapore  eta usain aldetik ezin dizuet asko kontatu, ez baitut probatzeko aukerarik izan.

2012-02-08

Samuel Smith enpresaren inguruko informazio gehiago

Joan den astean Samuel Smith garagardo enpresak taberna bat itxi zuela edalontziak gehiegi betetzeagatik ikusi genuen blogean. Badirudi ez dela hau lehenengo aldia izan enpresak bertako langile eta inguruko jendearekin arazoak eduki dituena.

2009. urtean BBC-k enpresa honek herrian duen gehiegizko boterearen inguruko erreportaia bat egin zuen, langile ohiak eta herriko pertsona desberdinak elkarrizketatuz. 

Elkarrizketatu bat baino gehiago ageri da leher eginda eta negarrari ezin eutsi. Bideoan agertzen den gizon batek, bera eta Samuel Smith-en arteko erlazioa "10 urteko infernu bat" bezala deskribatzen du. 

Hau gutxi balitz, langile ohiek, egungo langile eta herritarrek enpresa honen inguruan izan dituzten arazoak partekatzeko/salatzeko foro bat eta guzti dago interneten. 

Hona hemen BBC-k 2009. urtean egoera honen berri emateko egindako bideoa: 


Enpresa baten kalitatea ez da ekoizten dituen produktuetan bakarrik isladatzen, langile, bezero eta inguruarekiko dien errespetua ere kontutan hartu beharreko gauzak dira eta. Hor dago kontsumitzaileon indarra, "garbiak" ez diren enpresen produktuak ez erosteko ahalmenena baitugu, gizartearen onura kontuan hartzen dutenenak erosiz. "Bidezko merkataritza"-ren kasua dugu adibide eta tresna bikaina. 

2012-02-07

NOLA IREKI GARAGARDO BOTILA HELIKOPTERO BATEKIN

- Ei, garagardo bat edateko gogorik?
- Bai, pentsatzen jarrita, garagardo bat nahi dut.
- Probatu al duzu Steinlager Pure berria?
- Ez, ba al duzu baten bat?
- Bai noski!
- Primeran...
...
- Arazoa da... ba al duzu irekitzeko ezer?
- Itxaron...

 
Zerbait berezia ikusi al duzue bideoan? ;-)

2012-02-06

GARAGARDOA OTORDUETAN: Txokolatea eta garagardoa

Agian arraroa irudituko zaizue gaurko "Garagardoa otorduetan" ataleko izenburua, garagardoa eta txokolatea elkarrekin nola hartu ditzakegun pentsatzen duzutelarik. 

Edozein janari eta garagardoren arteko egokitasuna aztertzeko, Antzekotasuna, Kontrastea eta Garbiketa izaten dira kontutan. Lehenengo  biak txokolatearen kasuan ematen dira.

Garagardoa eta txokolatearen artean nolabaiteko antzekotasunak eta kontrasteak aurki ditzakegu: 

  Biek garratztasun propio bat baitute, garagardoaren kasuan lupuluari zor zaiona, eta bigarrenaren kasuan kakao aleei. 

  Txokolatea eta garagardo mota batzuek usain gozoak edukitzen dituzte, txokolatearen azukrea eta malteatutako garagarrarengatik, oso egoki egiten dituena. 


Kontrastea oraintxe aurkeztu ditugun ezaugarrietan ematen da garagardo eta txokolatearen artean, usain gozoek garratztasuna nolabait neutralizatzen baitute. Oso txokolate ilun bat (%80ko purutasuneko gutxienez) eta "Leffe Blonde" garagardo bat konbinatzean lortzen dugu kontraste hau adibidez. Leffe Blonde garagardoaren usain gozoek txokolatearen garratztasuna neutralizatuz.

  Garagardo beltzetan erabiltzen den xigortutako maltari zor zaion kafe eta txokolate usainak direla eta, oso egokiak izaten dira txokolatezko postre desberdinak: Tiramisú bat "Dry Stout" garagardo batekin, txokolate beltzez eginiko trufak eta "Imperial Stout" garagardoa, "Mai Bock" eta txokolate txuriz eginiko pastela, "Doppelbock" bat txokolatezko pastel batekin, Abbey Dubbel bat esnezko txokolatearekin etab. Pertsonalki, txokolatedun izozki laminatua eta Schwarzbier garagardoa konbinatzea dut gustukoen.

Ez dago modu oker edo zuzenik garagardoa eta txokolatea konbinatzeko garaian. Txokolate mota ugari dago, garagardo mota ugari dagoen bezala, horregatik, zuen kasa esperimentatzea eta konbinazio interesgarriak aurkitzeko saiakera egitea proposatzen dizuet.

2012-02-02

GARAGARDOAK: Harviestoun "Bitter & Twisted"


Astelehenean aurkeztu zen Bitter Ale estiloko garagardo bat da Harviestoun enpresak egiten duen "Bitter and Twisted" garagardoa. Garagardo fabrika hau Eskoziako "Fourth Valley" bailaran dagoen "Ochil Hills" izeneko mendi multzo baten magalean dago kokatua. 1985. urtean sortu zen enpresa hau Harviestoun jaunak bertako granja zahar bat garagardotegi bihurtu zuenean. Gaur egun Caledonia Brewing taldeak zuzentzen du fabrika.
2007. urtean "World Beer Awards" leihaketan "Munduko Ale onena" atalean bozka gehien jaso zituen garagardoa da.



Harviestoun "Bitter & Twisted"

Jatorria: Harviestoun enpresa (Clackmannanshire, Erresuma Batua)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 10 ºP inguruan.

Malta: Garagar malta eta ordezkoak ere erabiltzen dira.

Ordezkoak: Garia eta oloa (Avena sativa)

Lupulua: 30 IBU inguruko garratztasuna gutxi gora behera. Hersbrucker lupulu usaintsua eta Challenger pikantea erabiltzen dira, bukaera berezia ematen dion Styrian Golden lupulua ere beranduago gehitzen diotelarik.

Kolorea: Horixka.

Alkohol edukia: % 4,2 bolumenean.

Lupuari zor zaizkion lore usainak dira nagusi, fruitu flaborea edukirik, pomeloa eta beranduago limoia ere nabari daitezkeelarik. Apar asko ez duen garagardo bat da eta lupuluarengatik bukaera nahiko garratza duena. Buekaeran baita karamelua eta berriz ere pomeloa bereizten dira.

2012-02-01

BERRIAK: "Pub" bat istera behartu dute, jabeek edalontziak "gehiegi betetzeagatik"

Erresuma Batuan gertatu da, Gibson senar-emazteak 12 urtez egon dira "Junction Inn" (Royton, Manchester), Samuel Smith garagardo fabrikaren tabernetako batetan lanean. Beraien etxea taberna gaineko pisuan dute eta taberna eta etxea ere galtzeko beldurra dute.

Samuel Smith garagardo enpresa 300 Pub ingururen jabe da.


Sunday Mirror egunkariak dioenez, Samuel Smith garagardo enpresaren jabeetako bat, Humphrey Smith, tabernatik pasa zen Abenduak 31n, arratsaldeko 20.30ak inguruan, eta tabernako bezero guztien aurrean taberna itxi behar zuela jakinarazi zion, bezero guztiei irtetzeko eskatuz. Bezeroak zur eta lur geratu ziren.

Arrazoia, garagardo edalontziak gehiegi betetzen zituela omen zen, eta garagardo enpresari 10773 librako galera sorrarazi omen ziola horregatik. 

Samuel Smith enpresak ez du inolako adierazpenik egin egunkari honetan gai honen inguruan. 

Zuritoak gehiegi betetzen dituztela iruditzen al zaizue? ;-)





Informazio iturria: Sunday Mirror
Argazkia: Michael Ely