2012-02-06

GARAGARDOA OTORDUETAN: Txokolatea eta garagardoa

Agian arraroa irudituko zaizue gaurko "Garagardoa otorduetan" ataleko izenburua, garagardoa eta txokolatea elkarrekin nola hartu ditzakegun pentsatzen duzutelarik. 

Edozein janari eta garagardoren arteko egokitasuna aztertzeko, Antzekotasuna, Kontrastea eta Garbiketa izaten dira kontutan. Lehenengo  biak txokolatearen kasuan ematen dira.

Garagardoa eta txokolatearen artean nolabaiteko antzekotasunak eta kontrasteak aurki ditzakegu: 

  Biek garratztasun propio bat baitute, garagardoaren kasuan lupuluari zor zaiona, eta bigarrenaren kasuan kakao aleei. 

  Txokolatea eta garagardo mota batzuek usain gozoak edukitzen dituzte, txokolatearen azukrea eta malteatutako garagarrarengatik, oso egoki egiten dituena. 


Kontrastea oraintxe aurkeztu ditugun ezaugarrietan ematen da garagardo eta txokolatearen artean, usain gozoek garratztasuna nolabait neutralizatzen baitute. Oso txokolate ilun bat (%80ko purutasuneko gutxienez) eta "Leffe Blonde" garagardo bat konbinatzean lortzen dugu kontraste hau adibidez. Leffe Blonde garagardoaren usain gozoek txokolatearen garratztasuna neutralizatuz.

  Garagardo beltzetan erabiltzen den xigortutako maltari zor zaion kafe eta txokolate usainak direla eta, oso egokiak izaten dira txokolatezko postre desberdinak: Tiramisú bat "Dry Stout" garagardo batekin, txokolate beltzez eginiko trufak eta "Imperial Stout" garagardoa, "Mai Bock" eta txokolate txuriz eginiko pastela, "Doppelbock" bat txokolatezko pastel batekin, Abbey Dubbel bat esnezko txokolatearekin etab. Pertsonalki, txokolatedun izozki laminatua eta Schwarzbier garagardoa konbinatzea dut gustukoen.

Ez dago modu oker edo zuzenik garagardoa eta txokolatea konbinatzeko garaian. Txokolate mota ugari dago, garagardo mota ugari dagoen bezala, horregatik, zuen kasa esperimentatzea eta konbinazio interesgarriak aurkitzeko saiakera egitea proposatzen dizuet.

No comments:

Post a Comment