Astelehenean aurkeztu zen Bitter Ale estiloko
garagardo bat da Harviestoun enpresak egiten duen "Bitter and
Twisted" garagardoa. Garagardo fabrika hau Eskoziako "Fourth
Valley" bailaran dagoen "Ochil Hills" izeneko mendi
multzo baten magalean dago kokatua. 1985. urtean sortu zen
enpresa hau Harviestoun jaunak bertako granja zahar bat garagardotegi
bihurtu zuenean. Gaur egun Caledonia Brewing taldeak zuzentzen
du fabrika.
2007. urtean "World Beer Awards" leihaketan
"Munduko Ale onena" atalean bozka gehien jaso zituen
garagardoa da.
Harviestoun "Bitter & Twisted"
|
Jatorria: Harviestoun enpresa (Clackmannanshire, Erresuma Batua)
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura
Jatorrizko dentsitatea: 10 ºP inguruan.
Malta: Garagar malta eta ordezkoak ere erabiltzen dira.
Ordezkoak: Garia eta oloa (Avena sativa)
Lupulua: 30 IBU inguruko garratztasuna
gutxi gora behera. Hersbrucker
lupulu usaintsua eta Challenger pikantea erabiltzen dira, bukaera
berezia ematen dion Styrian Golden lupulua ere beranduago gehitzen
diotelarik.
Kolorea: Horixka.
Alkohol edukia: % 4,2 bolumenean.
Lupuari zor zaizkion lore usainak dira nagusi,
fruitu flaborea edukirik, pomeloa eta beranduago limoia ere nabari
daitezkeelarik. Apar asko ez duen garagardo bat da eta
lupuluarengatik bukaera nahiko garratza duena. Buekaeran baita
karamelua eta berriz ere pomeloa bereizten dira.
No comments:
Post a Comment