2011-08-30

GARAGARDOA OTORDUETAN: Karpatzioak eta garagardoa

Gaurkoan arrainei buruz hitz egingo dugu. Garagardoak arrain gordin desberdinen zaporea indartzen du, izokina eta atunaren kasuan bezala adibidez, oso koipetsuak eta iodo zapore handikoak diren bi arrain mota.



Karpatzioetan erabili ohi diren oliba olioa eta beste ongailu batzuk afinitate hau indartzen dute, piperbeltza edo limoi tantaren kasuan bezala adibidez.



Aurreko ataletan:

Entsaladak eta garagardoa
Janari japoniarra eta garagardoa

Arraina eta garagardoa

Txerri haragia eta garagardoa

Arkumea eta garagardoa

Garagardoa eta haragia


2011-08-26

SAILKAPENA: GARAGARDO BELTZA (Schwarzbier)

Garagardo beltzez hitz egitean, gauzatxo bat argi uztea ezinbestekoa da. Gaur egun beltza bezala ezagutzen diren garagardo asko berez STOUT garagardoak dira. Stout garagardoak azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoak dira, eta normalean garratztasun handikoak. Garagardo beltzak bezala ezagutzen direnak (Schwartzbier) ordea, oineko hartziduraz ekoizten dira, eta ez dute zertan hain garratzak izan behar. Gainera, garagardo beltz izena, Badköstritz (Alemania) herrian jarraitzen duten estiloaren arabera eginiko garagardoei jartzen zaie.


Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,5 -11,8

Malta: Pilsen malta eta baita ilunagoak diren malta txigortuak.

Kolorea: 100 -150 EBC, beltza.

Alkohol edukia: % 4,8 - 5,5 inguruan dabiltza.

Garratztasuna: 22 -32 EBC tartean dabil.

Garagardo beltza


Ekoizpen prozesuan erabilitako maltak direla eta, zapore txigortu bat du garagardo mota honek. Batzuetan kafe, txokolate edota erregaliz usainak nabariak izaten dira. 




2011-08-25

TABERNAK: Manneken Beer (Iruña, Nafarroa)

Gaur Iruña aldera egingo dugu bisitatxo bat. Bertan, Iker eta Enekok duela urtebete ireki duten Manneken Beer garagardotegia aurki dezakegu eta.

Proiektu hau Zizur Nagusian 6 urtez garagardotegi batean ibili ondoren hasi dute bikote honek, pixkanaka garagardoaren munduan gehiago barneratuz. Lan egiten zuten garagardoen portofolioa handitu nahian, Belgikara pare bat bidaia egin eta bertako garagardo artisauak saltzen hasi ziren, LA MAISON BELGE-ren banatzaile ofizialak izatera iritsiz (pamplona@lamaisonbelge.com). Horretaz gain C.N.A.C.A izeneko garagardo klub bat ere sortu zuten (www.cnaca.es).

Iruña erdialdetik gertuago egoteko asmotan, 2010. urteko Irailan ireki zuten Manneken Beer garagardotegia Iturrama auzoan.


Eskaintzen diren garagardoak:

   Botilan: 

    - Kartel fijoa: 150 garagardo desberdin (Gehienbat Belgikakoak)
    - Kartel itinerantea: 30-50 garagardo desberdin (Mundu osoko garagardoak)
    - Urtaroaren arabera ere garaiko garagardoak eskaintzen dituzte
      + Informazio gehiago

   Kañeroan:
    - Lager garagardoa
    - Gorria
    - Garizkoa
    - Hemendik gutxira 4. kañero bat: Itinerantea ( Great Divide, Flying dog,A'Chouffe)

Janaria: 
Oso ondo eta prezio onean jaten dela esan daiteke, eskeintzen dutenaren adibide bezala:

        - Natxoak      - Hamburgesak     - Saltxitxak    - Entsalada mota desberdinak
        - Bokadiloak  - "Patatas bravas"       -etab.

  Bertan egindako postreak dituzte eta garagardoa erabiliz eginiko platerak ere, horren adibide, Iruña-ko pintxoaren astean irabazle suertatu zena dugu, 
"Ternera de Navarra" Val-Dieu Brunerekin sukaldatua.

Iruña-ko pintxo asteko irabazle suertatutakoa

Manneken Beer 
Iñigo Arista Kaleko 9-an dago (Iturrama auzoan)
Telefonoa: 948258104

2011-08-24

GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena - Prentsa filtroa

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, azken atalean "Iragazpen kupela" aurkeztu genuen, eta oraingoan, iragazteko garaian honen ordez aukeratu daitekeen teknologiari buruz jardungo dugu, "Prentsa filtroa"-ri buruz hain zuzen ere.

Teknologia mota hau XIX mendearen bukaera aldera azaltzen da garagardogintza sektorean, gaur egun, garagardo fabriken % 40-a izanik aukera honen alde egin duten fabrikak.

Filtro prentsa zahar baten egitura

 Marko eta plaka izeneko zatiez osatzen da makina mota hau. Marko bakoitzak filtratu behar den masa gordetzeko espazio bat du, plaka bakoitzak filtrazio oihalak edukiz. Egitura hau "Marko-plaka-marko" estruktura errepikatuz lorturik.

Prentsa filtroaren marko eta plakak banandurik

Filtro mota honen funtzionamendua hurrengoa izango litzateke: Beratze prozesutik datorren ura eta maltaren nahastea bonbeatuz marko guztiak betetzen dira, behin hauek bete direnean, muztioa plaketan dauden oihalak zeharkatzen hasiko da presioaren eraginez, zati solidorik gabeko muztio bat lortuz.

Plaketako oihalak garai batean algodoizkoak ziren baina gaur egun, sintetikoak (polipropilenoarekin) dira.

2011-08-22

EDALONTZIAK (III):Tulipa edalontzia

Edalontzi mota honen izena, bere formak tulipa landarearekin duen antzekotasunari zor zaio. Argazkian ikusi daitekeen bezala, gorputz bulbatsua du, gainkaldea estua izanik.
Egitura honek usainak hobeto mantentzeaz gain, aparraren egonkortasunean ere laguntzen du, ikusmen eta usaimen sentsazio atseginak sorraraziz.

Tulipa edalontzia

Edalontzi honetan edateko egokiak diren garagardoak honakoak dira: Eskoziako Ale-ak, Barleywine, Belgikako Ale garagardoak eta beste garagardo usaintsu batzuk. Belgika-ko Duvel gargardo ezagunaren edalontzia mota honetakoa da, garagardo zaleen artean oso ezaguna izanik.

Ikusi ditugun beste edalontzi batzuk:
Pilsner edalontzia 
Garizko garagardo edalontzia

2011-08-19

HISTORIA (VIII): VIII. Mendea

VIII. mendean, Carlomagnoren inperio alemaniarraren garaian, arteak, letrak eta nekazaritzak indar handia hartzen dute. Enperadoreak oso ezaguna den bere Capitulare-an (jarduera desberdinak legalki arautzen dira bertan), "garagardogilearen lanbidea babestu beharra dagoela" ohartaraziz.

Carlomagno



Aurreko atala:
420. urte inguruan

2011-08-17

LUPULU MOTAK: PERLE lupulua

Gaurkoan Perle izeneko lupulu barietatea aurkeztuko dugu. Lupulu ekoizleen artean nahiko gogokoa da barietate hau, dituen ekoizpen tasa handiak eta gaixotasunen aurkako erresistentzia direla eta.

Perle lupulu barietatearen hosto eta konoa

Jatorria:Lupulu mota honek Alemanian du jatorria, Northern Brewer eta  63/5/27M lupuluak gurutzatuz sortua. 

Mota: Usaina eta garratztasuna ematen duen lupulua.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Pale Ale, Porter, Stout, Lager, Weizen, Ale, Alt, Kölsch eta Munich Helles (argia).
 
Ezaugarriak: Usain atsegina eta zertxobait pikantea.


Ikusitako beste lupulu batzuk:
Saaz

2011-08-11

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Augustiner-Bräu Wagner KG

Atzoko Augustiner Dunkel garagardoaren lantegiaren deskribapentxo bat dakarkigu gaur.

1392. urtetik ekoizten dute garagardoa Munich-eko katedralaren ondoko Augustinatarren ermandadean. 1803. urtean, sekularizazioa eta ondorengo pribatizazioen ondorioz, enpresa pribatu batean bilakatu zen: Augustiner Bräu. 1817. urtean enpresa kale batzuk harago mugitu (Neuhausser Str.), 1885. urtean berriz tokiz aldatuz enpresa Wagner familiak hartu zuelako. Bigarren Mundu Gerra-n oso kaltetua suertatu zen fabrika baina hau bukatu ondoren oso azkar konpondu eta jarri zuten martxan.

Langileak, 1890. urtean.
Hartzidura gela, 1890. urtean.











Azken urteotan berrikuntza ugari jasan ditu enpresak, makinaria berria eskuratuz. Malta beraien enpresa batean egiten dute, eta ura (edateko uraren kalitatekoa) bonba batzuen bitartez 230 m-ko sakoneratik hartzen dute.

Gaur egun duten teknologia honakoa da:
 



2011-08-10

AUGUSTINER DUNKEL GARAGARDOA

Munich estiloko gargardoei buruz hitz egin genuen duela egun batzuk eta gaurkoan estilo honetako garagardo konkretu bat aurkeztuko dugu, Munichen dagoen "Augustiner-Bräu Wagner KG" garagardo enpresaren "Augustiner Dunkel" garagardoa hain zuzen ere.


Augustiner Dunkel garagardoa


Jatorria: Munich, Alemania

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Malta: Garagar malta.

Lupulua: 20 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Iluna, marroi-gorrixka.

Alkohol edukia:  % 5,6 bolumenean.


Malta usain tipikoak nabari daitezke garagardo mota honetan, zapore pikanteak ere nabarmenak izanik.

2011-08-04

GARAGARDOA OTORDUETAN: Entsaladak eta garagardoa

Udan erabat sartuta gaudenez eta beroa dela eta entsaladak oso gustura jaten direnez, entsalada desberdinak garagardoarekin batera modu onenean konbinatzeko aholkutxo batzuk azalduko dira oraingoan.

Lehenik eta behin, ozpina duten entsaladek edari alkoholiko askoren zaporea aldatzen dutela jakin behar da. Hau ozpinaren azidotasunarengatik gertatzen da, baino garagardoaren kasuan ez da horrelakorik ematen, aukera oso egokia izanik.



Garagardo suabe eta gorputz ertaineko bat ezin hobea da entsalada mota desberdinentzat (Calvin's Pils bat adibidez). Hosto berdeko eta aliño azidoko (ozpina edo limoia) entsalada bati buruz ari bagara, belgikako garagardoak (trapistak adib. etab.)  edo garizkoak (Schneiderweisse, Franziskaner...) dira egokienak.

Aliñoa mostaza, modena ozpina edo saltsa gazi-geza bat izan ezkero, lupuluaren usain indartsua duen garagardo bat oso atsegina izango litzateke (doble Glops adib.).

Ahuntz gazta, espeziadun, eta osagai azidorik gabeko entsalada bat egin nahi izan ezkero, azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat da gomendagarria. Entsalada garratz batentzat ordea (endibiazkoa), gorputz gehiago baino garratztasun gutxiago duen garagardo bat aukeratu beharko genuke.

Aurreko ataletan:
Janari japoniarra eta garagardoa
Arraina eta garagardoa
Txerri haragia eta garagardoa
Arkumea eta garagardoa
Garagardoa eta haragia

2011-08-03

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Ganba albardatuak garagardoarekin

 Gaur ganba albardatuak edo gazteleraz "gambas a la gabardina" bezela ezagutzen dena garagardoarekin prestatzeko pausoak eta osagaiak aurkeztuko dira.

Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (4 pertsonentzako): 

- 4 arraultza
- 33cl.-ko bi garagardo
- Ganba kg. bat.
- 1/2 kg. irin.
- Bi legami poltsatso
- Olioa
- Gatza

Prestaketa:

Lehendabizi irina eta garagardoa nahastuko ditugu, legamia, gatza eta arraultza gorringoak gehituz. Beste alde batetik arraultzaren zuringoak irabiatu elur itxura hartu arte. Bi masa hauek gutxinaka nahastuko ditugu.



Ondoren ganbak nahasketa honetan bustiko ditugu, ganbak nahasketa honekin erabat estaliz. Azkenik, olio asko erabilita frijituko ditugu.

Aurreko errezetak:
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner...
Perretxikoak

2011-08-01

GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena - Iragazpen kupela

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, 2 teknologia mota desberdin bereiz ditzakegula ikusi genuen. Hauetako bat, gaur aurkeztuko dugun "Iragazpen kupela" da.

Teknologia mota hau garagardogintzan betidanik erabili den iragazpen teknika da. Hasiera batean erabiltzen ziren makinek garapen handia jasan dute. Enpresa haundiek eta garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelek desberdintasun handiak dituzte, baino iragazpenaren garapena nahiko antzekoa dela esan daiteke. Jarraian, garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelak aurkeztuz azalduko da iragazpena, errezago ulertzearren.

Kupel hau hurrengo elementu nagusiez osatua dago:

 - Behe edo azpikalde faltsu bat (zirrikitu edo zulo luzexkaz betea).

Kupelaren azpikaldea eta besoak
Azpikalde faltsuaren xafla bat

  - Masa mozteko ekipoa (beso batzuez osatua)

Masa mozteko besoak (Kupelaren barnekaldea)
 - Mostoaren gardentasuna ikusteko tokia

Muztioaren gardentasuna ikusteko hodia

Prozesua, hitz gutxitan azalduta, hurrengoa izango litzateke:
1.- Beratze kupeletik iragazpen kupelera pasatzen da nahastea*

2.- Behin dena pasata, 30 minutuz edukitzen da nahastea, zati solidoak behekaldera joan daitezen, eta iragazpen gerutza natural bat sor dadin.

3.- Sortu den geruza hau izango da iragazpena egingo duena, eta gardentasuna kontrolatuz, mosto gehiago edu gutxiago pasatzen utziko da.Iragazpen hau grabitatearen indarraz ematen da artisau garagardo ekoizle gehienen kasuan eta kontrako presio batez garagardo ekoizle handien kasuan.

4.- Lehenengo mostoa deritzona izango da lehen lortuko den mostoa. Behin hau lortuta, 3 aldiz gehituko da ura iragazpen kupelera, lehenengo iragazpenean lortu ezin izan den azukrea lortzeko.





*Nahastea: Malta txigortua eta ura nahastuta.