2011-05-04

GARAGARDO SAILKAPENA( II ): Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoak

Garagardo mota hauetan hartzidura 7-15 ºC bitartean ematen da. Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoen aldean, hartzidura tenperatura bajuagoetan ematen denez, denbora gehiago behar dute prozesu hau amaitzeko.

Hartzidura ondoren, garagardo mota hauek asteak egoten dira heltze deposituetan, 0-5 ºC arteko tenperaturetan (garagardo fabrikaren arabera).

Garagardo hauek normalean 5- 10 ºC artean edatea gomendatzen da.

Argazkian ikus daitezke azpitalde desberdinak.


Oineko hartziduraz ekoizturiko gargardoen sailkapena


Hemendik aurrera, astean behin, iada  garagardoen sailkapena modu orokor batean ikusi dugunez,azpitalde bakoitza aztertzen joango gara gutxinaka, beraren bereizgarritasunak zein diren azalduz.

Pilsen, export, garagardo beltzak, bock... dira hartzidura mota honekin ekoizturiko garagardo batzu.

No comments:

Post a Comment