2011-05-19

MALTEATZE PROZESUA: Garagarretik maltara.

Gaurkoan, malteatze prozesuaren etapa desberdinak zein diren ikusiko dugu. Malta osagaia azaldu genuenean egin genuen iada malteatzeari buruzko sarreratxo bat.

Malteatzearen helburua, garagarrean ez dauden entzima batzuk sortzea da, eta horretarako 3 etapa jarraitzen dira:

  1.- Beratzea

  2.- Erneketa

  3.- Txigorketa

Beheko diagraman ikus daitezke etapa desberdinak:

Malteatze prozesuaren etapa desberdinak



  1.- Beratzea: Etapa honen helbura garagarrak (edo malteatu behar den edozein zereal) barneko ur kantitatea   handitzea da, horretarako ura gehitzen da eta baita airea ere. Horretaz gain, sortzen den karbonikoa kanporatzen da. Prozesu honek 2 egun irauten ditu eta haziak %42-ko hezetasuna lortzen du.

  2.- Erneketa:  4-5 egun irauten ditu prozesu honek eta oxigenoa eta hezetasuna oso ondo kontrolatzen dira prozesu. Haziak, ernetzeko tenperatura eta ur kantitate egokiak dituenez, bere energia erreserbak erabiltzen hasten da almidoia pixkanaka hidrolizatzen hasiz eta enzimak aktibatuz. Harnasketa dela eta, CO2-a sortzen da, kanporatua izan behar duena. Argazkian ikusten den helize beltzak, masa osoa mugitzen du aireazioa errazteko.

3.- Txigorketa: Aire bero bat (hezetasun erlatibo gutxikoa) pasatzen da masa guztiaren azpitik, haziak lehortuz eta produktu egonkorrago bat eginez. Txigorketaren intentsitatearen arabera, maltak kolore eta zapore mota bat edukiko dut.

4.- Gordeketa: Malta gutxienez 4 aste egon beharko da siloetan bere kalitatea bermatzeko.




Garagardo ekoizpen prozesua hurrengo loturan ikusgai:
Garagardoa ekoizten

No comments:

Post a Comment