2011-05-16

HISTORIA ( I ): K.A. 3000 urtea

Sumeriarren zibilizazioan aurkitu zen zerealez beratutako edari bati buruzko lehenengo idatzia, SIKARU da edari honen izena.

Sumeria K.a. 3200 urtea: Garagardoaren lehengaiak biltzen dituen taula


K.a. 2750. urtean lokatzezko 12 tauletan idatzitako "Gilmash-en epopeia"-an honako hau esaten zen: "Ogia jan, eta bizi nahi baduzu, Sikaru edaria edan, lurralde honetan normala den bezala".
 

Egipton ere, mediku egipziarren papiroetan, 17 garagardo mota baino gehiagori egiten zaio erreferentzia.

Orain dela bi urte, munduko garagardo garestiena ekoiztu zuten ingalaterran (6000 euro botilako!!), egiptoarren jeroglifiko batzuetan aurkituriko errezeta batean oinarrituz. Garagardo honi, Tutankamon izena jarri zioten.

Hurrengo atala: HISTORIA ( II ): K.A. 1700 urtea

No comments:

Post a Comment