2011-05-11

SAILKAPENA:GARIZKO GARAGARDO ALEMANIARRAK I

Joan den astean garagardoen sailkapen orokor bat egin ondoren, garagardo talde mota bakoitzaren berezitasunetan sakontzen hasiko gara, gaurkoan, garizko garagardo alemaniarrei buruz hitz eginez.

Sailkapena: Gaurkoan, Garizko alemaniarrak


Garagardo mota honetan, legami zepa bakarra erabiltzen da, berezko hartziduraz (Lambic, Gueze...) eta hartzidura laktikoz (Berliner Weisse)  ekoizturiko garizko garagardoetaz bereiziz.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: >11 º Plato *

Malta:  Gutxienez %50-ak gari malta izan behar du.


Kolorea: 8-14  EBC
                25 - 60 EBC

Schneider Weisse


Garagardo bat garizko bezala izendatzeko, azukre iturri bezala erabiltzen den lehengaien %50-ak garia izan behar du derrigorrez.

Belgikako garizko garagardoak eta alemaniakoak bereizten dituen gauza garrantzitsuena, lehenengoek malteatu ez den garia erabiltzen dutela da, eta bigarrengoek malteatutakoa erabiltzen dutela.

Hartzidura 20-24 ºC artean ematen da.

Garagardo honen usain bereizgarriak "iltze" eta "platano" usainak izan ohi dira.

Garagardo mota hau normalean oso karbonatatua izaten da (6-10 gr/l CO2), oso errefreskagarria egiten duena.








º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.

Jatorrizko dentsitatea: Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.

No comments:

Post a Comment