Udan erabat sartuta gaudenez eta beroa dela eta entsaladak oso gustura jaten direnez, entsalada desberdinak garagardoarekin batera modu onenean konbinatzeko aholkutxo batzuk azalduko dira oraingoan.
Lehenik eta behin, ozpina duten entsaladek edari alkoholiko askoren zaporea aldatzen dutela jakin behar da. Hau ozpinaren azidotasunarengatik gertatzen da, baino garagardoaren kasuan ez da horrelakorik ematen, aukera oso egokia izanik.
Garagardo suabe eta gorputz ertaineko bat ezin hobea da entsalada mota desberdinentzat (Calvin's Pils bat adibidez). Hosto berdeko eta aliño azidoko (ozpina edo limoia) entsalada bati buruz ari bagara, belgikako garagardoak (trapistak adib. etab.) edo garizkoak (Schneiderweisse, Franziskaner...) dira egokienak.
Aliñoa mostaza, modena ozpina edo saltsa gazi-geza bat izan ezkero, lupuluaren usain indartsua duen garagardo bat oso atsegina izango litzateke (doble Glops adib.).
Ahuntz gazta, espeziadun, eta osagai azidorik gabeko entsalada bat egin nahi izan ezkero, azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat da gomendagarria. Entsalada garratz batentzat ordea (endibiazkoa), gorputz gehiago baino garratztasun gutxiago duen garagardo bat aukeratu beharko genuke.
Aurreko ataletan:
Janari japoniarra eta garagardoa
Arraina eta garagardoa
Txerri haragia eta garagardoa
Arkumea eta garagardoa
Garagardoa eta haragia
No comments:
Post a Comment