2011-08-01

GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena - Iragazpen kupela

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, 2 teknologia mota desberdin bereiz ditzakegula ikusi genuen. Hauetako bat, gaur aurkeztuko dugun "Iragazpen kupela" da.

Teknologia mota hau garagardogintzan betidanik erabili den iragazpen teknika da. Hasiera batean erabiltzen ziren makinek garapen handia jasan dute. Enpresa haundiek eta garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelek desberdintasun handiak dituzte, baino iragazpenaren garapena nahiko antzekoa dela esan daiteke. Jarraian, garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelak aurkeztuz azalduko da iragazpena, errezago ulertzearren.

Kupel hau hurrengo elementu nagusiez osatua dago:

 - Behe edo azpikalde faltsu bat (zirrikitu edo zulo luzexkaz betea).

Kupelaren azpikaldea eta besoak
Azpikalde faltsuaren xafla bat

  - Masa mozteko ekipoa (beso batzuez osatua)

Masa mozteko besoak (Kupelaren barnekaldea)
 - Mostoaren gardentasuna ikusteko tokia

Muztioaren gardentasuna ikusteko hodia

Prozesua, hitz gutxitan azalduta, hurrengoa izango litzateke:
1.- Beratze kupeletik iragazpen kupelera pasatzen da nahastea*

2.- Behin dena pasata, 30 minutuz edukitzen da nahastea, zati solidoak behekaldera joan daitezen, eta iragazpen gerutza natural bat sor dadin.

3.- Sortu den geruza hau izango da iragazpena egingo duena, eta gardentasuna kontrolatuz, mosto gehiago edu gutxiago pasatzen utziko da.Iragazpen hau grabitatearen indarraz ematen da artisau garagardo ekoizle gehienen kasuan eta kontrako presio batez garagardo ekoizle handien kasuan.

4.- Lehenengo mostoa deritzona izango da lehen lortuko den mostoa. Behin hau lortuta, 3 aldiz gehituko da ura iragazpen kupelera, lehenengo iragazpenean lortu ezin izan den azukrea lortzeko.





*Nahastea: Malta txigortua eta ura nahastuta.

No comments:

Post a Comment