2011-04-22

LUPULUA

Lupulua erabiltzearen helburua hasiera batean mikroorganismo batzuen aurkako bere ekintza mikrobiologikoarekin zerikusia zuen seguruenik.  Hasiera batean garagardoa egitean erabiltzen ziren landareetati, lupuluak bakarrik lortu du onarpen global bat, eta gaur egun, ezinbesteko lehengai bat da garagardogintza sektorean. 

 LUPULUARI BURUZKO DATU GARRANTZITSUAK

   Lupulua (Humulus lupulus) Cannabiacea familiako landare dioiko bat da eta infloreszentzi  emea erabili ohi da (Kono formakoa, ikusi beheko argazkia) erretxina eta olio esentziak eskuratzeko. Lehenengoen bitartez garraztasuna ematen diogu garagardoari, bigarrengoek ordea, lupuluaren usain bereizgarria ematen diote garagardoari.  Lupulu landareekin lan egiten duten nekazariek, landare emeekin bakarrik egiten dute lan, hauek baitira garagardoa egiteko lupuluaren infloreszentzia ekoizten dutenak, landare arrak kenduz. 

Garagardoa ekoizteko prozesuan, momentu desberdinetan gehitu daiteke lupulua, gehiketa honekin lortu nahi duguna zer denaren arabera. Muztioaren egosketa hasieran, bukaeran, edo hartzidura tankean gehitzeko aukera izanik. 

Lupulu landareak

Lupulu konoak

No comments:

Post a Comment