2011-06-13

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Legatz-solomoa garagardoarekin

Zailtasuna: Ertaina

Errezeta hau prestatzeko behar diren osagaiak:

   -  200 gr. inguruko 4 legatz solomo
   - 50 gr. gurin
   - 2 goilarakada olio
   - 3 tipula
   - 100 gr. irin
   - 50 cl. Pilsner estiloko garagardo
   - Goilarakada bat haragi salda
   - Gatza eta piper-beltza

Prestatzeko behar den denbora: 45 minutu inguru. 

Legatz-solomoak


Prestaketa:

Lehendabizi tipula zurituko da eta xafletan moztu, 20 gr. gurin jarriko da sutan berotzen eta tipula gehituko zaio, kolorea hartzen duen arte itxaroten. Garagardoa gehituko da sua oso suabe mantenduz, garagardoak ez irakiteaz arduratuko gara.

Haragi salda gehituko diogu ondoren eta gainontzeko gurina ere zati txikitan botako dugu, gatza eta piper-beltza ere  gehituz. Ondoren, beste bi tipulak zuritu eta xafletan moztu ondoren irinean bustiko ditugu, eta olioatan frijituko ditugu. Bero mantendu.

Legatz solomoak plantxan egin, aurretik olioaz margotuz eta 3-5 minutu alde bakoitza mantenduz.

Legatz solomoak zerbitzean, tipula askorekin gainean egin eta saltsarekin lagunduz. Oso bero zerbitzatu.

Zorte on!

Azkeneko errezetak:                                             Hurrengo errezeta:         
Txahalki albondigak Franziskaner...                    Krep-ak garagardoarekin
Perretxikoak

No comments:

Post a Comment