Alemanian asko dira hotzeriari aurka egiteko garagardo beroa eta eztia gomendatzen duten aiton-amonak. Azken egun hauek benetan hotzak izan direnez, lagungarri suerta dakizuekeen erremedio bat dakarkizuet.
Prestaketa: Garagardo botila bat hartu eta lapiko batean garagardoa berotzen jarri, egosten utzi gabe. Behin garagardoa berotuta, 2-3 goilarakada ezti gehitu dizkiogu eta gutxinaka edaten joango gara.
Ohera sartzeko asmoa dugunean hartu behar da, lotara joan baino lehen. Garagardoak duen alkoholak lo egiten laguntzen du eta eztiak eztula arintzen du. Gainera, garagardo beroak gauean zehar gehiago izerditzen laguntzen du, gorputzari hotzeriri aurre egiten laguntzen diona.
Ez pentsa garagardo hotz baten antzeko zaporea duenik, egia esan, nahiko zapore "txarra" duela esan daiteke, baina hotzeriaren sintoma leunen aurka egiteko modu ona izan daiteke. Argi dago hau ez dela umeei ematea gomendatzen, duen alkohol edukiagatik, eta sukarra edo benetako gaizkiegona sumatu ezkero, medikuarekin harremanetan jartzea izango litzateke hoberena.
No comments:
Post a Comment