Gaur egun dagoen garagardo mota desberdinen aukera ikaragarrizkoa da, baina batek iada garagardo ekoizleen imajinazioak nolabait tope egin duela uste duenean, hortxe agertzen da norbait orain arte ikusi ez den zerbaitekin: HIRUGIARREZKO GARAGARDOA!
Garagardo hau kaleratu duen enpresa Newport (E.E.B.B) hirian kokatua dagoen Rogue garagardo lantegia da. 1988. urtean sortu zen eta 40 garagardo desberdin inguru ekoizten dituzte. Voodoo Doghnut gozo enpresarekin batera egin du lan Rogue-k produktu hau diseñatzeko.
Hirugiarrezko garagardoa, "Brown Ale" bat da eta honako ezaugarriak ditu:
Malta: Malta mota desberdinak erabiltzen dira, horien artean, gerezi egurra eta pago egurra erretzean sortzen den kearekin lehorturiko 2 malta mota erabiltzen dira.
HIRUGIARRA: Garagardo hau berezia egiten duen lehengaia da, eta sagarrondoaren egurra erretzean sortzen den kearekin lortzen dute hirugiarra.
Jatorrizko dentsitatea: 14 ºP inguruan.
Lupulua: 30 IBUko garratztasuna.
Kolorea: Marroixka.
Garagardo honen beste lehengai bat astigar siropea da (hortik datorkio izenaren zati bat garagardo honi "Maple"). 750 ml-ko arrosa koloreko botiletan kaleratu dute.
Zapore eta usain aldetik ezin dizuet asko kontatu, ez baitut probatzeko aukerarik izan.
No comments:
Post a Comment