Joan den astean Samuel Smith garagardo enpresak taberna bat itxi zuela edalontziak gehiegi betetzeagatik ikusi genuen blogean. Badirudi ez dela hau lehenengo aldia izan enpresak bertako langile eta inguruko jendearekin arazoak eduki dituena.
2009. urtean BBC-k enpresa honek herrian duen gehiegizko boterearen inguruko erreportaia bat egin zuen, langile ohiak eta herriko pertsona desberdinak elkarrizketatuz.
Elkarrizketatu bat baino gehiago ageri da leher eginda eta negarrari ezin eutsi. Bideoan agertzen den gizon batek, bera eta Samuel Smith-en arteko erlazioa "10 urteko infernu bat" bezala deskribatzen du.
Hau gutxi balitz, langile ohiek, egungo langile eta herritarrek enpresa honen inguruan izan dituzten arazoak partekatzeko/salatzeko foro bat eta guzti dago interneten.
Hona hemen BBC-k 2009. urtean egoera honen berri emateko egindako bideoa:
Enpresa baten kalitatea ez da ekoizten dituen produktuetan bakarrik isladatzen, langile, bezero eta inguruarekiko dien errespetua ere kontutan hartu beharreko gauzak dira eta. Hor dago kontsumitzaileon indarra, "garbiak" ez diren enpresen produktuak ez erosteko ahalmenena baitugu, gizartearen onura kontuan hartzen dutenenak erosiz. "Bidezko merkataritza"-ren kasua dugu adibide eta tresna bikaina.
pertsonalki ez det uste inoiz hauen garagardorik eran detenik baino hauek ikusita gogo guztik jun zaizkit probatzeko!
ReplyDeleteEz da gure inguruetan hain errez aurkitzen den garagardo bat, baina garagardo munduan interesatua dagoen jendearen artean ezagutu ohi da. Hemen informazio partekatzen saiatzen gara... pozten naiz zure gogoetak gurekin eta irakurleekin partekatzeaz! Ondo izan vierweissbier!
ReplyDeleteP.D: Galdera bat, beti launaka eskatzen al dituzu garizko garagardoak? ;-)
Ba ez naiz weiss zalea bereziki baña beno kontu zaharrak...
ReplyDeleteAizu kontu bat, ez det zurekin kontaktatzeko modurik bilatu ta hemendik ingo det, ba al daukazu esperientziarik garagardoa etxean egiteakin? beste tanda bat egitekotan gaude ta ez genekin ze lupulo erosi, lehen aldiz egin genunekoa nahiko garratza geatzen zan ta!
Epa!
ReplyDeleteLupulu berbera eros dezakezue, baina gutxiago gehitu beharko diozu. Lupuluak ematen dion garratztasuna lupulu berak dituen Alfa azidoen kopuruaren araberakoa eta gehitutako lupuluaren araberakoa da (efizientziak ere badu zerikusia baino ez maila honetan).
Lupulu mota desberdinek alfa azido kantite desberdinak izaten dituzte, lupulu mota bakoitzak usain desberdinak dituen bezala. Blog honetako lupuluak atalean eta lupulu motak atalean honi buruzko gehiago ikusi dezakezu.
Blogaren emaila: garagardoahotsa@gmx.com da! gehiago jakin nahi izan ezkero edo dudarik baldin baduzu, idatzi helbide horretara!
Zorte on!