Sailkapena ataleko azkeneko sarrera Alemaniako Kölsch garagardo motari buruz izan zen eta oraingoan Alemania utzi eta Ingalaterra aldera joko dugu, bertako Bitter Ale garagardoa hobeto ezagutzeko asmotan.
"Ale" bati buruz ari gara, baina Pale Ale garagardoak baina ilunagoak izaten dira (ez guztiak), hauek baino gorputz gutxiago baina garratztasun handiagoa dutelarik.
Harviestoun Bitter |
Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.
Jatorrizko dentsitatea: 9 -13 ºP
Malta: Garagar malta arruntak eta gehienezko %10-15 malta bereziak. Beste zereal mota batzu ere erabiltzen dira batzutan.
Kolorea: 15-30 EBC , urre ilun eta kupre kolore bitartekoak dira normalean.
Alkohol edukia: % 4 - 5,5 bitartean .
Lupulua: 25-40 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin. Garratztasuna ematen duten lupuluak eta lupulu usaintsuak erabiltzen dira. "Dry Hopping"-a ere egiten da batzutan (Lupulua heltze ontzietan gehitzea da, baina azalduko da hau aurrerago blogean).
Garagardo hauek normalean tabernetako kupeletarako (cask conditioned) egin ohi dira baina botilak saltzen dituzten enpresak ere badaude. Alkohola ez da oso nabaria izaten eta lupuluaren lore usainak maltaren usainei gainentzen zaie.
Hiru Bitter Ale mota aurki ditzakegu, jatorrizko dentsitatearen arabera (Eta ondorioz, alkohol edukiaren arabera) sailkatzen direlarik:
- Ordinary Bitter: Dentsitate gutxiko muztioez ekoiztuak.
- Best edo Special Bitter: Dentsitate ertainekoa.
- Extra Special Bitter edo Strong bitter: Dentsitate altukoak, batzuetan Pale Ale garagardoekin nahastu daitezkeelarik.
No comments:
Post a Comment