2012-01-13

BERRIAK: Nitrogenoa duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu dute

Estatu Batuetako Coloradon kokatua dagoen "Left Hand Brewing Co." enpresak nitrogenoa (Karbono dioxidoaz gain) duen artisau garagardoa iada botilan kaleratu du.  Denbora luze bat zeramaten garagardo hau kañeroetan eskaintzen baina oraindik lortu gabe ziren hau botilan egitea. Denbora asko proiektuan lanean ibili ondoren, emaitza bezeroen eskuetan jarriko dute hurrengo astean.

Guinness Stout marka ezagunak ere nitrogenoa erabili ohi du,  CO2-arekin alderatuz apar kremotsuago bat sortzen duena, burbuila txikiagoak sortzen baititu.

Ameriketako artisau garagardo enpresa honek botilan atera berri duen garagardoak Milk Stout Nitro du izena, eta Guinness-ek duen Sweet Stout garagardoarekin gertatzen den bezala, laktosa disakaridoa (glukosa eta galaktosaz osaturiko "azukre" bat) darama bere errezetan, ahoan garagardo suabeagoa egiten duena.

Hurrengo bideoan, garagardo hau nola botatzen den erakusten digute "Left Hand Brewing Co."-ko kideek:








Informazio iturria: Chicago Tribune

No comments:

Post a Comment