2011-09-28

SAILKAPENA: LAMBIC GARAGARDOAK (I)

Orain dela 400 urte inguru hasi ziren Bruselasen inguruan dagoen Zenne izeneko haranean garagardo mota hau ekoizten. Lambic estiloko bertsio onartuenak Leembek herrian du jatorria.


  
Hartzidura mota: Berezko hartzidura (Bihar azalduko da zehatzago zer den)

Jatorrizko dentsitatea: 12-14 ºP

Malta: Pilsen malta erabiltzeaz gain, malteatu gabeko garia (% 30-40) ere erabiltzen da garagardo mota hau ekoizteko.

Alkohol edukia: % 4 - 6 bitartean.

Garratztasuna: Lupulu oso zaharra erabiltzen da, 2 urte ingurukoa, usain eta garratztasun propietaterik eduki gabe. Garagardo mota honetan, lupulua gehitzearen helburua honek dituen propietate antiseptikoekin lotua dago.

Heltze prozesua: 6 hilabete eta 3 urte artean mantentzen da garagardoa egurrezko barriketan, beste garagardo motekin gertatzen ez dena, denbora askoz gutxiago edukitzen baitira heltze prozesuan.


Garagardo mota honen ekoizpen prozesuak oso desberdintasun handiak ditu beste garagardo moten prozesuekin alderatuz. Bihar sakonduko dugu gehiago garagardo honen ekoizpen prozesuan.

Boon eta Cantillon dira garagardo motan honen bi ekoizle.

Hurrengo atala: Lambic garagardoak (II)

No comments:

Post a Comment