Iraupena: Irailaren 17tik Urriaren 3-ra.
Kokalekua: Theresienwiese, Munich (Alemania)
Festa hau 1810. urtean ospatu zen lehen aldiz, Ludwig printze (beranduago Babariako Ludwig I erregea izan zena) eta Therese Sachsen-Hildburghausen-go printzesaren arteko ezkontza zela eta, egun hortarako zaldi lasterketa bat egiteko zelai bat behar zuten eta.
Ea tokirik libre daun... |
Hori dela eta, gaur egun Oktoberfest jaia ospatzen den zelaiak Theresienwiese du izena, printzesaren izenarengatik.
Prost! = Topa! |
Garagardoari dagokionez: Munich hiriko garagardo ekoizle desberdinek garagardo berezi bat egiten dute (Wiesn-Märzen edo Oktoberfest-märzen bezala ezaguna). Garagardo mota honi malta gehiago gehitzen zaio, eduki alkoholiko handiagoa duen garagardo bat lortuz, % 6-7 artekoa.
Oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo bati buruz ari gara, malta zaporea nabaria izanik. "Mass" izeneko (ikusi ondoko argazkia) litro batetako edalontzietan edaten da, 6-9 ºC arteko tenperatura izanik gomendagarriena.
No comments:
Post a Comment