Usaina gure usain organua erabiltzean sortzen den sentsazioa da eta gizakiok milaka usain desberdin nabaritu ditzakegu. Genetikoki dago erabakia usain askorentzat %3 ko probabilitatea dugula "itsuak" izateko, hau da, baliteke gutako norbaitek usain batzuk ez usaindu ahal izatea, beste batzuek inolako arazorik gabe usaintzen dituzten bitartean.
Usainak gogoratzeko dugun modua beste gauza batzuk gogoratzeko dugun moduaren oso desberdina da.
Garagardoa usaintzerako garaian, mota desberdinetako usainak aurki ditzakegu: Batzuk arnaste ez oso sakon eta labur bat eginez usaintzeko aukera izango dugu (usain iheskorrenak), eta beste batzuk ordea, arnasketa sakon eta luze bat eginez usainduko ditugu (usain ez hain iheskorrak).
Garagardoen usain mota desberdin hauek bereizteko gaitasuna garagardoaren tenperaturarekin oso erlazionatuta daude. Lehenak tenperatura hotzegoetan nabaritzen direlarik, eta bigarrenak tenperatura altuagoetan.
Fruitu, lore, malta, lupulu, alkohol etab. luze bat bezalako usainak aurki ditzakegu garagardoen munduan, baino honi buruz beste egun batean hitz egingo dugu sakonago; Garagardoaren zentzumen gurpila aurkezten dugunean.
No comments:
Post a Comment