Joan den asteko opor egunak aprobetxatuz, Nafarroa aldera joan nintzen eta Naparbier-eko Josu-rekin harremanetan jarri nintzen beraien Iruñako fabrika bisitatzeko. Nire anaia Eneko eta biok hurbildu ginen bertara eta Josu primeran portatu zen hasieratik bukaerara.
2009. urteko Urrian sortu zuten Naparbier argazkiko lau lagun hauek, Alemaniako Alex Schmid-en kolaboraziorekin batera.
Naparbier taldea hartzidura-heltze tanque zilindrokonikoen aurrean |
Ekoizten dituzten garagardoak 1516.urteko Alemaniar Purutasun Legea jarraituz egiten dituzte: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz.
Garagardo naturalak dira, ez dute ez iragazpen ezta pasteurizaziorik jasan, eta ez zaie ezta inolako gehigarri edo antioxidatzailerik gehitu. Horregatik da hain garrantzitsua produktu hauek tenperatura egokian gordetzea.
750 l/egosketa bakoitzeko ekoizteko gaitasuna duen makinariarekin hasi ziren, baina iada beste ekoizpen toki batekin lanean hasteko asmoa dute (2500 litro/egosketako ahalmena edukiko duena).
Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:
Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokoni koetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eta heltze prozesuak hilabete irauten du. Ondoren, depositu horizontal batzutan biltzen da garagardoa.
Produktuak:
Pils: % 4,7 alkohola duen oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoa. 30 IBU-ko garratztasuna duena.
Dunkel: % 5,5 alkohola duen Munich estiloko garagardoa, oineko hartziduraz ekoiztua. 25 IBU-ko garratztasuna.
Eta laister AMBER ALE eta IPA estiloko garagardoak (azaleko hartziduraz ekoiztuak) ere eskainiko dituzte, anaia eta biok heltze prozesua amaitzeko parae bat aste falta zitzaion Amber Ale garagardoa dastatu genuen eta oso interesgarria den garagardo bat izango dela dirudi! Dastatu beharrekoa derrigorrez, besteak baita noski oraindik dastatu ez badituzue.
Eskerrik asko berriz Josu eta Naparbier kideoi zuen harretagatik!
No comments:
Post a Comment