Arratsaldeon! Asteazken honetan Belgikako garagardoen dastaketa bat eduki nuen Madrilgo "Plaza de España" ondoan dagoen taberna Irlandar batetan. Hamar bat pertsona inguratu ziren eta garagardo oso interesgarriak dastatu genituen:
- Chimay "Urdina" eta Rochefort 6 garagardo trapistak.
- Maredsous Brune Abadiako garagardoa.
- Delirium Tremens.
- Gordon Finest Gold.
- Charles Quint.
Chimay "Urdina" %9 alkohol bolumenean duen garagardo gorri ilun-marroixka da, hasiera batean gabonetako garagardo bat izateko ekoiztua.
Rochefort 6 %7,5 alkohol bolumenean duen garagardo gorri-marroixka bat da, fruitu eta karamelu zaporeak eta alkohol eta pikante usainak nabarmentzen direlarik.
Maredsous Brune Abadiako garagardo bat da, kaoba-marroi kolorea eta % 8 alkohol bolumenean duena. Fruitu usainak nabarmentzen dira, baita maltarenak zertxobait. Garratztasun eta karamelu ukitu bat ere badu.
Delirium Tremens %8,5 alkohol duen garagardo horixka da. Alkohol eta malta usaina sudurrean, eta baita pikante pixka bat. Fruitu zaporeko bukaera luze eta gozoa.
Gordon Finest Gold %10 alkohol duen urre koloreko Lager-a (oineko hartzidura). Alkoholak protagonismo handia du garagardo honetan. Karamelu usaina nabari daiteke alkohol usainaren tartean, malta gozoaren zaporea duelarik.
Charles Quint %8,5 alkohola duen garagardo gorrixka bat da, naranja eta espezia usainak dituena. Bukaera lupulatu eta gozoa du.
Dastaketak bi ordu eta erdi iraun zituen eta garagardo Trapisten eta Abadiako garagardoen berezitasunak zein diren azaldu ziren (Lehengaiak, historia...). Horretaz gain, dastatu zen garagardo bakoitzaren historiari buruz zertxobait azaldu nuen, garagardo bakoitza ekoizten den fabrika bakoitzari buruzko informazioa ere ikusiz.
Garagardoa dastatzerako orduan, jarraitu beharreko pausuak eta aztertu beharreko ezaugarriak zeintzu ziren ere ikasi zuten dastaketan parte hartu zutenek.
Nahiz eta garagardo botila bakoitza 3-4 pertsonen artean edan, bukaeran garagardo hauen alkohol kopuru handiak eragina izan zuten parte hartzaileen artean.
No comments:
Post a Comment