2011-12-13

SUNRISE BELONGS TO MODERATE DRINKERS

Blog honetan euskaraz idazten ez den lehenengo izenburua da hau. Heineken-en kanpaina berriaren izena da eta duela hiru egun jarri zuen ondoren ikusi dezakezuen bideoa (18 urtez gorakoentzat bakarrik) Youtube plataforman .

Izenburua irakurrita jakin daiteke zein den kanpaina honekin helarazi nahi duten mezua: "Edari arduratsua izateak, saria dakar". 

Gutxitan ikusi ahal izan dugu orain arte alkoholdun edarien enpresa batek  kontsumo arduratsu baten aldeko eginiko horrelako iragarkirik. 

Zihurraski, batek baino gehiagok pentsatuko duela norberaren alkohol kontsumoaren inguruan bideo hau ikusi ondoren, eta alde honetatik, positiboki bezala hartu genezake kanpaina hau.



Baina, benetan kontsumo arduratsu bat bada zure kanpainaren helburua, derrigorrezkoa al da zure garagardo markaren botila agertzea? Eta agian ez al litzateke efektiboagoa izango, gehiegizko alkohol kontsumoak dakartzan ondorio negatiboak zein diren azpimarratzea, "kontsumo arduratsu batek ekar dezakeen saria" baino? 

Mota honetako iragarki bat egiteak (Garagardo enpresa batek kontsumo arduratsu baten kanpaina egitea) ere zihurtatua du sare-sozial eta hedabide desberdinetan agertzea, blog honen kasuan bezala.

Baina beno, nire helburua zuekin bideoa elkarbanatzea zen eta zuen inpresioak jakitea... baina idazten hasi eta begira, iada luzatu naiz. Bideoa hortaz, ausarta  da, gai garrantzitsu honen inguruan zer pentsatu eman dezakeena, BAINA, oso argi dago beste modu batetara egin zitekeela.

No comments:

Post a Comment