Trub hau muztioaren egosketan sortzen da eta % 50-a proteinaz eta % 30-a polifenolez osatua dago, beste osagai batzuk ere izanik. Trub hau banantzeak muztioaren eta ondorengo garagardoarengan onurak ekarriko ditu.
Teknologia desberdinak daude trub hau banantzeko:
- Dekantazio naturala
- Zentrifugazioa
- Iragazpena
- Whirlpool bezala ezagutzen den makina
Whirlpool ontzia barnekaldetik.Erdikaldean muztio sarrera ikus daiteke. |
Azkeneko hau da gehien hedatua dagoen teknologia. Ontzi itxi bat da, non muztioa tangentzialki sartzen den, eta sortzen diren indar zentrifugo eta zentripetoa dela eta, eta partikula hauen dentsitate txikiagoarengatik, ontziaren behekaldean eta erdialdean gelditzen da Trub-a.
No comments:
Post a Comment