Gaur aparraren inguruan jardutea gustatuko litzaidake. Argi dago denok dakigula zer den aparra, baina agian ez da hain jakina izango nola sortzen den hau eta zein faktorek duten eragina garagardo batek duen aparra sortzeko eta mantentzeko gaitasunean.
Garagardoa edalontzi batean botatzean, garagardoak duen CO2-aren zati batek garagardotik ihes egiten saiatzean sortzen da aparra. Ihes egiten duen CO2 honek, garagardoak dituen sustantzia batzuekin (proteinak,garratztasun sustantziak...) egiten du topo, partzialki ihes egiten eragotziz eta burbuila txikiak sortuz.
Azken finean, sustantzia hauek azaleko tentsioa txikitzen dute, burbuilak inguratzen dituzten estrukturak sortuz.
Aparrak ez du garrantzia berbera garagardo mota desberdinetan, batzuetan oso garrantzitsua den bitartean, beste talde batzuetan ez da hainbeste. Berdin gertatzen da herrialdeka, herrialde batzuetan garrantzi handia ematen zaio garagardoak apar ugari eta egonkorra sortzeari, beste herrialde batzuetan ordea nahiago dute aparrik gabeko garagardoa.
Aparra sortzeko ahalmena eta apar honen egonkortasuna, ekoizpen prozesuaren araberakoa eta prozesuan erabili diren lehengaien araberakoa da.
Edalontzi batean egon daitekeen detergente hondarrak, koipeak, edo hautsak oso kaltegarriak dira aparrarentzat. Era berean, garagardoa edatean gure ezpainetan koiperik badugu, aparra desegin egingo da koipearekin kontaktuan jartzean.
Garagardo industrial enpresa askok E-405 gehigarria erabiltzen dute, apar egonkortzailea.
Garagardo natural batean ez da horrelako gehigarririk erabiltzen.
No comments:
Post a Comment