Ostiralean
biharamunaren inguruan aritu ginen, eta gaur, agindu bezala, hau
ekiditeko jarraitu ditzakegun aholku batzuk partekatuko ditut zuekin.
Lehenik
eta behin, edaten hasi aurretik egin dezakegunari buruz
arituko gara. Edari alkoholdunak edan baino lehen gorputza mineral,
bitamina eta ur erreserbez betea edukitzea da hoberena. Hori
lortzeko, 2 ordu lehenago gantz, azukre (fruktosa hoberena) eta C eta
B bitaminak (bereziki B12) dituzten elikagaiak jatea ezin hobea
izango litzateke: Eztia eta sagarra adibidez fruktosa asko duten
elikagaiak dira, zitrikoek, piperrek, esneak eta Yogourt-ak “C
bitamina” asko dute (ez ahaztu C bitamina gehien duten elikagaiak
freskoak direla), haragiak, arrain urdinak, zereal integralak eta
honen deribatuak (irina, gailetak, etab.), intxaurrak... B bitamina
ugari dute. Mineral asko duten eta azkar asimilatzen diren edari
isotonikoak edatea ere oso gomendagarria da.
Zitrikoak |
Behin
edaten hasi garenean, nahiz eta agian ez zaizuen hain erraza
suertatuko, ona izaten da elektrolito eta gatz mineral asko dituen
ura edatea garagardo eta garagardo artean, ur galera ekiditeko. Fruta
jatea ere eskertuko du gure gorputzak. Nahiz eta jakina izan, alkohol
mota desberdinak nahastea saihestu, hauen alkohol eta hartzidura
azpiproduktuak desberdinak baitira, gorputzari hauen metabolizazioa
zailtzen diena. Lotara joan aurretik, ur asko edatea eta eztia eta
ogi txigortua jatea gomendatzen da, eztiak duen fruktosak alkohola
azkarrago metabolizatzen lagunduko baitu eta ogiaren karbohidratoek
sabelaren gehiegizko azidotasuna neutralizatzen laguntzen du eta.
Eztia |
Orain
arte komentatu diren aholkuak jarraitzen badituzue, biharamunaren
ondorioak asko murriztuko dituzue. Hala ere hurrengo egunean,
gorputzean gera daitekeen alkohola kanporatzeko ona izaten da aire
freskoa biriketara eramatea, paseo bat emanez adibidez. Izerdiak ere
toxinak kanporatzen laguntzen du, dutxa oso bero batekin lortu
dezakeguna besteak beste. Mineral asko duen edari isotoniko bat
edatea, eta sodio, potasio, fruktosa eta bitamina asko dituzten
(platano eta tomatea adib.) elikagai ugari ahoratzea ere ona da. Seguruaski
jakingo duzuela, baina salda bero batek ere ikaragarri laguntzen
duela gogorarazten dizuet.
Ba
badakizue, hurrengoan lagunekin garagardoak edatera irtetzen
zaretenean, bakoitzak biharamuna ekiditeko zerbait eraman, batek
platanoak, besteak gazta, batenbatek yogurt-ak... ez litzateke ideia
txarra izango ezta? ;-)
No comments:
Post a Comment