Delirium Café, garagardozale guztiek ametstutako tokia, leku berean hain garagardo aukera desberdina eskaintzen duen beste tabernarik ez dago. Garagardoa gustoko baduzu eta erabakiak hartzea zaila suertatzen bazaizu, hobe bertara ez inguratzea.
Tabernako sarrera |
Bruselas-en erdi erdian kokatua dago, "Grand Palace" izeneko plazatik 100 metrotara.
Helbidea: Impasse de la Fidélité 4A
Garagardo marka desberdinen iragarkiz betea dago eta egurrezko kupelak ere ikusi daitezke. Orain dela bi urte egon nintzen han eta harrigarria dela esan behar da.
3 pisu ditu, eta pisu bakoitzean grifoko garagardo desberdinak dastatzeko aukera dago. Botila eta grifoko 2000 garagardo aukeran guztira!
2004. urtean (Urte honetako Urtarrilak 9an zenbatu zituzten garagardoak) Munduko Guinnes Errekorra irabazi zuen, garagardo desberdin gehien dituen leku bezala.
Tabernako beste irudi bat |
Goiko pisuan garagardoez gozatzen |
Whisky, Vodka, Tekila, Ginebra etab. bezalako edariak ere edateko aukera dago. Ginebraren kasuan adibidez, fruitu eta txokolate zaporekoak dituzte.
Zumarraga, Gipuzkoan- HUTS TABERNA
Iruña,Nafarroan - MANNEKEN BEER
Madrilen - THE WALL
Beasainen, Gipuzkoan - XUBER PUB
No comments:
Post a Comment