Kaixo guztioi... atzo arratsaldean garagardo alemaniarren dastaketa bat izan nuen Madrilen dagoen garagardo espezializatuen denda batean, "
Cervezorama Delicatessen Beer Shop", eta bertan bizitakoa zuekin partekatu nahi dut gaurkoan.
20.00-etan hasi ginen, eta dastaketa honetarako, 5 garagardo desberdin aukeratu nituen:
- Koloniako "Sunner Kölsch" garagardoa
- Munich inguruko "Weihenstephaner Weissbier" (
garizkoa)
- "Andechs Bock" (
Bock estiloa)
- "Anderlecht Rauchbier" (
garagardo ketua)
- Calvin's Negra (
garagardo beltza)
 |
Sünner Kölsch garagardoa |
Alemanian garagardoak duen garrantzia zein den azaldu nuen hasieran, ondoren
eskualde desberdinetan dauden garagardo mota desberdinak zein diren ikusi eta dastatu genituen garagardoei buruz informazio zehatzagoa eman nien dastaketara gerturatu zirenei.
Gargardoa dastatzerako orduan zein pausu jarraitu behar diren eta kontutan hartu behar diren gauzak ere azaldu ziren.
Bi ordu eta erdi iraun zituen dastaketak, eta bertan parte hartu zuten 10 pertsonek oso
jarrera ona eta parte hartzailea izan zuten.
Hurrengo astelehenean beste garagardo alemaniarren dastaketa bat daukat toki berean, eta asteazkenean belgikako garagardoena Madrilgo "Plaza España-ko" taberna batetan... Emango dizuet baita belgikako dastaketaren berri hurrengo astean.
Beno, ostirala da iada eta asteburu oso ona opa dizuet!!